Zinema
Metodo Arriskutsua- A Dangerous Method
Jatorrizko izenburua: A Dangerous Method
Zuzendaria: David Cronenberg
Gidoilaria: David Cronenberg
Aktoreak: Keira Knightley, Viggo Mortensen, Michael Fassbender...
Herrialdea: Britania Handia
Iraupena: 93 minutu
Ekoizpen-urtea: 2011
You may need: Adobe Flash Player.
Ezin esan David Cronenberg zinemagile arrunta denik. Kanadiarra era askotako lanak zertu ditu bere ibilbide profesionalean zehar. Torontoarrarenak dira, besteak beste, “Scanners” (1981), “La Zona Muerta” (1983), “La Mosca” (1986), “Crash” (1996), “Spider” (2002), “Una Historia De Violencia” (2005), “Promesas Del Este (2007) eta “Un Método Peligroso” (2011) hau. Hauek denak, eta aipatu gabe utzi ditudan zenbait zinta ere bai, pelikula berezi eta desberdinak dira. Cronenbeg-en begirada erabat bestelakoa delako. Azken hau, berez, nahikoa arrazoi sendoa duzue zuzendari kanadiarriari aukeratxo bat emateko. Bere azken pelikula honetan, ordea, azken urte hauetan jorratutako indarkeriaz beteriko bidetik nahikotxo urruntzen da Torontokoa. Sarerik gabeko saltoa egiten duela ere esan daiteke. Denok dakigun bezala, tankera honetako saltoak arriskutsu bezain txalotzekoak izaten dira. Ez dira beti era egokian irteten eta, zertan esanik ez, ematen dituzten emaitzak ez dira inoiz guztiz borobilak izaten. Horrexegatik, hain justu, gomendagarria oso iruditzen zait Cronenbergen azken lan hau.
Betiko bere estilotik aldentzen den David Cronenbergen azken lan honek aurkikuntza sexual zein intelektual bat kontatzen digu. Benetan gertatu ziren kontuetan oinarrituta, zenbait pertsona ospetsuren arteko harreman zailak pantailaratzen ditu kanadiarrak, maisutasun handiz eta ekintzari bide gehienak itxiz, zinez zaila dena. Zinearen mintzaira osatzen ez duten hitzek hartzen dute protagonismoa, irudia mugimenduan presente badago ere, ez da garrantzirik handiena duena, ezta hurrik eman ere!
Esan bezala, pelikula honen erantzulerik nagusiena David Cronenberg dugu. Kanadako zuzendariaren hizketaldi zinematografikoan badira zenbait gai beti azaltzen direnak: sexua, heriotza, gizakion alderdirik ilun eta zitalenak... Gaiok, baina, nahiko unibertsalak dira; ezin gauza bera esan, ordea, Mr. Cronenbergen eurei heltzeko moduaz. Horretan datza, alegia, bere berezitasuna eta jeinutasuna. Izen handiko zinemagilea da torontoarra, sona eta errespetu itzelak eskuratu dituena. Hau esanda, ostera, entzute horri dagokion sari kopurua ez duela inoiz jaso aitortu behar da. Izendapen ugari lortu egin ditu bere karreran zehar, hori egia da, baina sari gutxi eskuratutakoa dugu zinemagile kanadiarra. Nahiz eta bere zinta gehienekin nabarmendua izan den zinemaldi gehienetan.
Pelikula guztiek badituzte indargune eta ahuleziak eta hauxe ez da salbuespen bat, ez horixe! Gauza biak karakterizazioetan topatzen ditugu, beti ere niri iritziz jakina. Nik uste, bai Viggo Mortensen, bai Michael Fassbender ederto aritzen direla euren roletan. Baina, eta hona hemen zintaren ahulezirik nabariena, ezin dut gauza bera esan Ms. Knightleyri buruz. Egokitu zaion paperak aktore moduan zenbait muga zeharkatzeko baimena ematen dio. Era honetako rolak oso preziatuak izaten dira antzezleen artean, baina oso arriskutsuak ere badira, izenburuko metodoa den moduan. Tentu handiz aritu behar da aktorea oso estutxua den marra ez zeharkatzeko, ez dut uste Keira Knightleyren kasua izan denik.
Ez nuke gomendio hau amitu nahi, baina, bere kontrako argudio batekin. Izan ere, zenbait gauza on aipa daitezke lan honen inguruan eta horietako bat da, duda barik, lortu izan duten girotze ederra, hau bezalako gariko filme batean esanguratsua dena.
Iruzkinak
Udaleko Euskara Arloak
Udaleko Euskara Arloak euskarazko filmak proiektatzeko egiten duen programaren barruan izango da GARTXOT pelikula. Hil honen 30ean, ohi bezala, LHUIko zinema aretoan.
Zinema proposamenen artean
Zinema proposamenen artean iradokizun bat: Gartxot!
Atzo ikusi nuen eta ezin ederragoa eta ezin gogorragoa aizue! Oraindik Portugaleten ikusgai da baina azken egunak direla esango nuke.
Zalantzarik baduzue joan eta ez galdu aukera! Merezi du!
Gehitu iruzkin bat
proposamen gehiago
-
12.05.10Txetxu Urkijo
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.05.03Ander Parody Garai
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.26Txetxu Urkijo
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.19Ander Parody Garai
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.12Txetxu Urkijo
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.29Txetxu Urkijo
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.23Ander Parody Garai
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.15Txetxu Urkijo
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.08Aitor Aspuru Saez
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.01Txetxu Urkijo
You may need: Adobe Flash Player.
- 1 of 12
- ››

ze ondo!! pozten naiz
ze ondo!! pozten naiz ba...eta denak animatzen zaituztet ikustera!! ederra!!