Zinema

To Kill a Mockingbird/Matar a un ruiseñor

fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: To kill a Mockingbird
Zuzendaria: Peter Mulligan
Gidoilaria: Horton Foote
Aktoreak: Gregory Peck, Robert Duvall...
Herrialdea: AEB
Iraupena: 129 minutu
Ekoizpen-urtea: 1962

Aitor Aspuru Sáez

Nahiko ospetsua da filme hau arrazismoaren aurkako mezu oso zorrotza edukitzeagatik. 1962an estreinatu zela kontuan badaukagu, agerian geratzen da sasoi gatazkatsu horiek ez zirela onenak beltzen eskubideak aldarrikatzeko ez zineman ez inon. Dena den, Robert Mulligan zuzendariak eta pelikularen izar garrantzitsuena, Gregory Peckek, gogor salatu zuten Estatu Batuetan ematen zen diskriminazioa.

Horretarako Harper Leeren liburu bat aukeratu zuten. Erabaki oso zuzena, eleberria ez bait du soilik arrazismoaren gaia lantzen; haurtzaroa, Depresio Handiaren emaitza lazgarriak nekazal munduan, ezberdinekiko beldurra… jorratzen ditu sakonki luzemetrai honek ere.

Neskatila batek kontatuko du istorioa. Kontakizuna Estatu Batuetako hegoaldeko herri txiro batean gertatuko da pasa den mendeko 30. hamakardan. Bere aita zonaldeko abokatu famatu bat da, dirua ez daukan jendearentzat ez bait zaio inporta lan egitea. Hori dela eta, pertsona askok ezagutzen dute eta errespetatzen dute, batipat hiritar zuriek.

Dena den, egun batean kasu larri eta polemiko baten ardura emango diote. Gizon beltz bati neska zuri bat bortxatzea leporatu nahi diote eta inork ez du defendatu nahi. Kasu hori bere gainean hartzen duen momentutik, herritar askok bere iritzia aldatuko dute abokatu honen inguruan. Zorionez, tipoa oso profesional konprometitua da. Arrazen arteko borroka honetaz aparte, kontalaria, hau da, neskatila, eta bere anaiak pertsonai garrantzitsuak dira ere, eta abentura oso interesgarri batean daude murgilduta; bere bizitza.

Gutxinaka, ume hauek nagusiagoak egingo dira eta munduan gertatzen diren hainbat gauzetara begiak ireki egin beharko dituzte; inguratzen dituen egoera ekonomikoa eta besteen arazoak bere ibilbidean gurutzatuko dira. Beraien beldurrezko ume jokoak gero eta arinagoak iruditiko zaizkie, egunero gauza larriagoekin topatuko bait dira.

Konbinazio honek filmeari mesede handia egin zion, alde batetik gizartean ematen ziren gatazka indartsuak ikuspegi oso errugabe batekin nahastea lortu bait zuen. Horrek ez du esan nahi garai horietako krudelkeriak baztertu zituenik pelikula. Laburbilduz, oso filme unkigarria.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute: