Zinema

Carnage/Jainko basati bat/Un dios salvaje

fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Carnage
Zuzendaria: Roman Polanski
Gidoilaria: Roman Polanski, Yasmina reza
Aktoreak: Jodie Foster, Kate Winslet, Christoph Waltz...
Herrialdea: Frantzia
Iraupena: 78 minutu
Ekoizpen-urtea: 2011

Aitor Aspuru Sáez

Polanski, bere pelikulen bitartez, filme gehienak ez bezala, gure maltzurkeriaz goza dezagun saiatzen da. Horretarako egoera klaustrofobikoak birsortzen ditu behin eta berriro. Baina, egoera horiek inoiz ez dira errepikatzen. Batzutan tentsio horrek ez ohiko gertakizunei esker gauzatu ditu (Ghost writer, bere azkeanurreko proiektuan, adibidez) eta beste batzutan leku eta egoera arruntagoak erabili ditu. Hori bai, kasu batean nahiz bestean kontakizun horiek bukaera bortitz bat daukate.

Carnagen Polanskiren betiko egitura narratibo eta gaiak aurkituko ditu ikusleak. Baina horretarako ez du muturreko aitzakirik bilatuko zinemagileak. Yasmina Rezaren antzerkilan batean oinarrituta bait dago filmea, eta zentzu batean hori nabaritzen da, eskenatokiak ez dira gehiegi aldatuko eta. Pelikukaren mamia eta gatazkaren sorrera (gatazkarik gabe ez bait dago istoriorik)bi mutilen arteko liskar batean dago. Parkean, mutiko batek beste bat jo zuen makil batekin eta ondorioz azken honek hortz batzuk galdu ditu.

Gertaeraren larritasuna dela eta, bien gurasoak bilduko dira, adostutako irtenbide bat bilatzeko eta epaiketarik ospa ez dadin. Hasiera batean, lau pertsonen hauen arteko bilera nahiko giro onean ematen da. Jarrera positiboa erakusten dute guztiek. Zoritxarrez, adeitasuna berehala bukatzen da. Lauren arteko eztabaida laster pizten da. Bikote bakoitzak bestearen aurka egiten du eta bere desadostasuna agerian uzten du. Adostasun eza hau badirudi lehen sinatutako akordiaren inguruan mugitzen dela, baina gutxinaka, eztabaidaren arrazoiak aldatzen joango dira, baita aurkarien jarrera ere. Minutuak pasatzen diren heinean lau pertsona nagusi hauen leialtasunak geroz eta aldaberagoak izango dira. Horrela, bikoteen arteko arazoak ere azalaraziko dira.

Tira bira hauek oso barregarriak eta dibertigarriak izango dira, nahiz eta funtsean gatazka latzak adierazten duten (giza harremanetan eta bizitza pribatuan askotan ematen diren arazo konponezinak dira, beraz ikusleari ezagunak irudituko zaizkio, tamalez). Aldaketa hauek era sinisgarri batean ematen dira aktore multzoari esker. Bakoitzak pertsonai oso zehatz baten azalean sartzen da eta modu oso fidelan mantentzen da. Jodie Fosterrek eta Kate Winsletek gizatasunaren alde egiten dute esku artean daukaten arazoa konpontzeko. Aldiz, John C. Reillyk eta Christoph Waltzek (Inglorious Bastardseko nazi ero eta histrionikoa) ez daukate hain argi indarkeriaren zilegitasun eza, adibidez.

Tamalez, filmea pil-pilean dagoenean bukatzen da eta dudarik gabe motzegia egingo zaio ikusleari. Hori bai, bapateko amaiera honek agerian utziko du helduen arteko eztabaidaren zentzugabekeria. Arrazoi guzti hauei esker idei bikaina da zineman gozatzea Carnage.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute: