Zinema

[.txt] [.fm]

Ararat

fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Ararat

Zuzendaria eta gidoilaria: Atom Egoyan

Aktoreak: Charles Aznavour, Christopher Plummer...

Herrialdea: Kanada

Iraupena: 116 minutu

Ekoizpen-urtea: 2002

Aitor Aspuru

Aste honetan Armeniako genozidioak gaurkotasun handia berreskuratu du. Estatu frantsesak krimen honen inguruan lege bat eztabaidatu du eta horrek Turkian amorrua sortu du. Zineman arreta gutxi erakarri du sarraski honek, judutarren holokaustoarekin konparatuta behintzat. Hala ere badago filme bat gai hau lantzen duena eta interesgarria dena, gainera.

"Ararat" Atom Egoyan zuzendari kanadarrak filmatu zuen. Argitu behar da, lehendabizi, berez, hau ez dela genozidioaren inguruko filme zehatz bat, gauza korapilatsuago bat dela. Krimen hori XX. mendeko hasieran gauzatu bazen, "Ararat" XXI. mendeko hasieran dago girotuta. Horrek esan nahi du genozidioak ez daukala tratamendu dokumentalik. Printzipioz, Armenian gertatu zena nolabait metraian zehar agertzen da, eta oroitzen da, baina, batik-bat protagonista batzuk horri buruz pelikula bat egiten ari direlako. Zinema barrutik egindako zinema da hau.

Genozidioaren ordez, muturreko pertsonai galdu batzuk dira pelikularen protagonistak. Pertsona hauek adiskideak edo senideak dira eta beren arteko harremanak nahiko gatazkatsuak dira. Arrazoiak ezberdinak dira, baina esan dezakegu guztiek dituztela arazoak beren buruak munduan kokatzeko.  Ez dute lotura argirik inguratzen dituzten pertsonen edo lekuekin, eta horrek etengabe bilatzera eta topo egitera eramaten ditu.

Kaos honen barruan, genozidioak zeozer argitu dezake pertsonai baten jatorriaren inguruan. Horregatik Armenian gertatutakoa berriro bisitatzea zentzu handia dauka, batik-bat bere aipamena sortzen dituen erantzunak ikusi eta gero, bai filmean bai errealitatean.

Norbaitek pentsa dezake genozidioa modu kolateral honetan tratatzea interesa kentzen diola filmeari, baina nire ustez lortzen duena guztiz kontrakoa da. Ezinezkoa da zinemak genozidio baten garrantzi eta esanahi guztia komunikatzea, gauza lazgarriegia delako. Horrela, bere alde guztiak landu gabe, "Ararat"ek oroimenaren gatazka eta borroka eguneratzea lortzen du, gaur egungo pertsonaien bitartez. Oso ezohiko lorpena.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84