Musika

JAI ALAI KATUMBI EXPRESS - Zuzenean

fitxa teknikoa

Manu Chao – Kitarra, Ahotsa (Mano Negra, Radio Bemba)
Fermin Muguruza – Ahotsa (Kortatu, Negu Gorriak,....)
Madjid Fahem  - Kitarra (08001)
Gambeat - Baxua (Radio Bemba )
Gerard Casajus – Perkusioa (Kinky Beat, Chalart 58)
David Bourguignon - Bateria (Radio Bemba)
Julio Lobo - Samplerrak, Teklatua (Radio Bemba)

Arkaitz San Jose

Aldi berean atzera eta aurrera begiratzeko momentuak omen diren egun hauetan nire eskuetara atzera begiratzeko eskatzen didan disko bat etorri zait, galduak nituen diskoen artean bueltaka nenbilela. Eta bai, merezi du emandako pausuak desegin eta bidea berriz ere gogoratzea, norberak bere historia gogoratzea.


Ziur asko Jai Alai Katumbi Express-ena izan da bizi izan dudan kontzerturik onena. Manu Chaoren Radio Bemba Sound System eta Fermin Muguruza biak bere aldetik entzuteak merezi badu, elkarrekin aritzen badira galdu ezinezko  talde bat egiten dute. Gainera proiektu hau, bere sorreran, areto txikietan eta jende gutxiren aurrean egiteko zegoen pentsatua, publizitate handirik gabe, eta horrek Kafe Antzokian, adibidez, eroso egotea posible egiten zuen.


Gerora, areto handiagoetan eta jende gehiagoren aurrean jotzen asi ziren, eta horren adibidea zuzeneko hau grabatuta dagoen Bruselako kontzertua, Europear Parlamentu aurrean “Nunca Mais” plataformak egin behar zuen manifestazioaren bezperan ospatua, 2033. urteko Ekainaren 14ean. Biran, hala ere, AVT-k bultzaturik, zenbait saio bertan behera uztea suertatu zen. Dena den, musikak aurrera jarraitu zuen, eta jarraituko du. Hitz egin!

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute: