Musika
[.txt] [.fm]ESNE BELTZA - Noa
XABIER SOLANO
(F. Muguruza, Etzakit...)
SERGIO "PATXUKO"
(Joxe ripiau, ...)
JONTROMBON eta HARITZ LONBIDE
(F. Muguruza, Ttak)
IBAN ZUGARRAMURDI
(Baldin Bada...)
PELLO GORROTXATEGI
(Karidadeko benta...)
JM BEASAIN
(Etzakit...)
AITOR ZABALETA
(Etzakit...)
DZ
(F. Muguruza...)
You may need: Adobe Flash Player.
Udan txoznetako bozgorailuetatik sarri entzuten ari den eta entzungo den diskoa ekarri du Esne Beltzak, taldearen bigarrena. Xabi Solano buru duen talde honen sorrera Fermin Muguruzaren bira mundial erraldoi bateko backstage-ean, hoteletan, eta furgoneta nahiz hegazkinetako ordu eta desordu mortuetan kokatzen da. Xabi Solano bera, Jon Tronbon, eta DZ dira beraz taldeko bizkarrezurra, edo entsaladaren simila baliatuz: letxuga, tomate eta tipula.
Etiketa zaleek “sustrai globaleko euskal rebel-musika” erabil dezakete estiloen nahas-mahas hau izendatzeko. Esne Beltzaren estilo propioa goraipatzen dutenek diotenez entsalada inoiz baino osagai gehiagorekin dator, eta kolaborazioei dagokionez, behintzat, halaxe da: mundu zabaleko lagun askok eman baitiote euren ukitua diskoari. Eklektikoa eta modako doinu globala bertakotzen du, bai, baina tarteka horror vacui sentipena ere sor dezake.
Aurreko diskoarekin alderatuta trikiti edo soinu txikiaren presentzia txikiagoa da, eta DZren sanplerrak, aldiz, nabariagoak. Gainera kolaborazioak ugaritzeaz batera diskoan entzuten diren hizkuntzak ere babeleko dorre txiki bat altxatzeko adina dira.
Finean, erritmo anitzak, denak ere reggaearen ingurumarian, dantza eta errebindikazioa uztartzen dituen disko honetan entzun daitezkeenak, eta taldearen agenda ikusita, zalantzarik ez, entzun egingo dira.
proposamen gehiago
-
12.02.02Gorka Barron
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.12.21Arkaitz San Jose
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.12.08Gorka Barron
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.11.23Arkaitz San Jose
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.11.15Mario Corral "Peru"
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.11.08Axular Etxeberria
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.11.01Beñat Bilbao "Txapis"
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.10.26Arkaitz San Jose
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.10.18Mario Corral "Peru"
You may need: Adobe Flash Player.
-
11.10.11Axular Etxeberria
You may need: Adobe Flash Player.
- 1 of 7
- ››

Gehitu iruzkin bat