Musika

ELBERETH

fitxa teknikoa

Abestia: Gorroto

Albuma: Arimak Pizturik Dirau

Jatorria: Legazpi (Gipuzkoa)

Myspace-a: http://www.myspace.com/elberethtaldea

Gorka Barron

Kaixo lagunok, pozten nau zuek hemen izateak nire lehenengoko proposamen honetan. Ahalik eta musika alor gehien zuoi hurbiltzeaz ahaleginduko naiz, baina momentuz, has gaitezen ohikoagoak diren erritmo rockero batzuekin. Honako hau, Elbereth taldea daukazue, Legazpitik etorri eta Laudioko Laudio Metal aretoan ezagutzeko aukera izan nuena.

Beraien bigarren albuma urte bat baino ez darama kalean eta lan paregabea aurkezten digu soinu kalitate naiz eduki grafikoei dagokionez. Beraiek esan bezala, metal melodikoago bat jorratzen dute, aurreneko albumean, "Gaueko Ilargia", riff azkarragoetan murgiltzen gintuztelarik, euskaraz beti ere. Ziur aski, Koma edota Su Ta Gar bezalako taldeen jarraitzaileen gustukoa.

Seguruenik konturatu zaretela Iker Mansok ahots erregistro anitzak kontrolatzen dituela, eta maiz oso tonu ezberdinak konbinatzen ditu abesti berberean. Honek, edozein abesti bakarra bilakatzen du, eta gitarrak melodia anitzak eta akustikoak ere jorratzen dituzte, Metallica bezalako talde baten "intro" bati inbidiatzerik ez diotena.

Entzuten duzuen abestia azkeneko albumari dagokio, baina momenturarte grabatutako bi bideoklipak entzunda ohartuko zarete kalitatea album osoan ageri dela. Pasa zaitezte falta barik beraien myspace-atik, pena bat baita halako taldeak bultzakada falta izatea.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute: