Musika

BERRI TXARRAK - Payola

fitxa teknikoa

WEB-GUNEAK: www.berritxarrak.net eta www.myspace.com/berritxarrak

Axular Etxeberria

Urteak dira ez zidala disko batek hainbesteko entzunminik pizten… eta ez naiz Berri-ren “Payola” sonatuaz ari, labetik zintzilik dagoen Haria-z baizik. Hainbestekoa, ez baitzaigu momentuan azkena den diskoa apuratzea besterik gelditzen: taldearen abentura amerikarraren lehen kapitulua, jauzi berri bat talde nafarraren soinu-lasterketan. Hamaika gauza esan daitezke “Payola”ren inguruan, baina 3 puntu azpimarratuko ditut, musikaren pista albait gutxien estaltzeko:

Steve Albini produktorearekin lortu duten sonoritate zikinak diskoari ematen dion ikutu vintage eta analogikoa la ostia da, zuzeneko faltsu bezala grabatua Chicagon eta gure egongeletan lehertua.

Bigarrenez Argiako artikulu batean (http://www.argia.com/argia-astekaria/2287/berri-txarrak) Hedoi Etxartek ematen dien egurra aipatuko nuke. Multinazional batekin fitxatu izana ez omen da nonbaitBerri Txarrak kapitalismoaren ikur (!) bihurtzen duen arrazoi bakarra. Loturan klikatuz gero jabetuko zarete artikuluak ekarri duen sokaz.

Eta azkenik, Hariaren zain jarraitu aurretik diskoaren jokaldirik onenen errepasoa: azal saritua, Maravillas kantaren lehen entzunaldiak, zuzeneko bikainak San Migelen hasi eta Erromon bukatu, Jainko Ateoa abestian laugarren minutu eta 28garren segunduan hasten diren gitarra extralurtarrak, eta lehen puntura itzuliz…soinu hori, soinu zikin hori.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute: