Literatura
Galdu arte
Izenburua: Galdu arte
Egilea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Susa, 1996
You may need: Adobe Flash Player.
Arrastoa utziko zuen parranda latza etorri zen ondoren. Larunbat gau hartan bero-bero eginda ibili ziren Xepe, Periskopio, Leon, Mirari, Kantxa eta Txus, tripi bana janda. Bolada hartan nahiko ohikoak izan ziren tripiak gure artean. Nahiz eta LSDak gure aurreko belaunaldiko batzuen buru-osasuna kolokan jarri zuela jakin, oso erakargarria zitzaigun aluzinogeno koloretsu eta bitxi haien puzkerra.
Kutxa Bankek eraikina erosteko interesik gabeko kreditua eman eta Kukutza salbatu zuenekoa, ukronia eder baterako abiapuntua litzateke. Baina benetan bizi dugun kronosak arrosatik gutxi dauka, are gutxiago makilakadaz grisera kondenatu nahi duten Errekalde auzoan, gure territorio libreko behin behineko hiriburu behartuan.
Horregatik, sekula eman ez diren abiapuntuen bila nabigatzen ibili baino, hobe dugu portu seguruagoetara bidaia egitea. Borroka galduetatik gatozela zioen poetak, eta Galdu Arte honek borroka horietako asko dakarzkigu gogora, memoriaren labirintoetan barrena ere galduko direnak, inoiz irabazteko gauza ez bagara.
1984tik aurrerako gertakariak ditu hizpide Zabalak liburu arin eta fresko honetan. Azkoitiko lehenengo Gaztetxearen okupazioaren harira, garai hartako gorabehera ugariren lekuko izango gara: manifestazioak, drogak, bilerak, istiluak, musika… Xepe anti-heroiaren ibilerek errealitatetik asko duen fikzio honetatik barrena eramango gaituzte. Eta beti bezala, fikzioa errealitatea ulertzeko zein tresna egokia den ohartuko gara, errealitatea bera baino zinez erabilgarriagoa. (Bidenabar, liburuan aipatzen diren gertakarien inguruko argazkiak ikusi nahi badituzu, jo hona: http://www.susa-literatura.com/liburuak2/narr2101.htm)
Juan Luis Zabala Azkoitian jaio zen 1963an. Poesia, ipuinak, nobelak, saiakera… arlo guztiak jorratu ditu bere idazle ibilbidean. Bereak dira, besteak beste, Zigarrokin ziztrin baten keak nobela goiztiarra, Kaka esplikatzen iluna edo Agur, Euzkadi harrigarria.
Liburu irakurtzen erraza, errazkerian nabarmenegi erori gabe. Hortaz, kultura borra-kolpeka txikitzen duten kasko gorri eta kaputxadunei baino beldur handiagoa badiozu liburu bat esku artean hartzeari, Galdu arte hau da zure salbazioa.
proposamen gehiago
-
12.05.10Aitor Aspuru Saez
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.05.01Edorta Moreno Martin
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.25Irati Marañon
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.18Aitor Aspuru Sáez
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.10Edorta Moreno Martin
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.04.04Irati Marañon Quintana
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.28Aitor Aspuru Saez
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.14Irati Marañon Quintana
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.03.08Aitor Aspuru Saez
You may need: Adobe Flash Player.
-
12.02.22Irati Marañon Quintana
You may need: Adobe Flash Player.
- 1 of 6
- ››

Gehitu iruzkin bat