Agenda

Zolloko jaiak

fitxa teknikoa

Zer: Zolloko jaiak

Noiz: Azaroaren 11tik 13ra

Izar Mendiguren

San Martinak ez dira txerrientzako bakarrik iritsi. Baserri askotan txerriak hil ondoren nola txorizo hala odolosteak egiteko garaia bada ere, Zollo herria jaietan murgilduko da. Txorizoak, gibelandiak... denetariko piezak bilduko ditu azaroaren 11tik 13ra Aiaraldeko herriak. Ganekogortaren magalean, sekulako festa ufada espero da. Izan ere, barikutik domekara denetariko ekintzak egongo dira.

 Barikuan, esaterako, pilota partidek emango diete hasiera San Martin jaiei. Gauean, Sute eta Zirkinik Bez musika taldeek kontzertua eskainiko dute. Zapatuan, aldiz, haurrak errege eta erregin sentitzeko gaztelu puzgarriak egongo dira. Iluntzean, Marraztakada batukadak batuko ditu inguruetako gazteak. Ondoren, Apurtu arte, Nik Khaos, Bizardunak eta Tximeleta taldeek joko dute.

 Zollorako bidea arazo izan ez dadin, herritarrek autobusak antolatu dituzte. Hala, 20:00etatik 05:30etara ordu erdiro autobus magikoa prestatu dute. Bidaiak euro bateko balioa izango du. Han egongo den giroak, ordea, ez du preziorik. Bizardunak, tximeletak, txorizoak... han izango dira apurtu arte. Eta zu?

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>