Agenda

"Prisioneros en el campo de concentración de Orduña" liburuaren aurkezpena

fitxa teknikoa

Zer: Liburu aurkezpena

Non: Urduña

Noiz: Urriaren 20an, 19:00etatik aurrera

Nekane Garcia

50.000 pertsona inguru Urduñako kontzentrazio esparruan egon ziren preso guda zibilean, 1937 eta 1939 urteen artean. Bertako espetxeratuek bizi baldintza latzak eta egoera deitoragarriak pairatu izan zituzten.

"Prisioneros en el campo de concentración de Orduña" izan da Joseba Egigurenen lehenengo ikerketa liburua. 75 urte isilean egon den memoria berreskuratu nahi izan du egileak.  Bizirik dirauten preso ohiak elkarrizketatu eta artxiboak astindu behar izan ditu ezkutuko historia azaleratzeko.

Ostegun honetan arratsaldeko 19:00etan liburuaren aurkezpena egingo da egilearen eskutik Urduñako Kultur Etxean. Aukera paregabea izango da gure herriko historiako pasarte ilunei argi pizka bat emateko.

Musika: Adragante (CC-BY-SA)

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>