Agenda

Ikasle Egun Txikia

fitxa teknikoa

Non: Laudion

Noiz: Urriaren 29an (larunbata), 20:00etatik aurrera

Edorta Moreno

Ikasleak gara, omen, munduaren geroa. Zer egiten ari da une honetantxe, adibidez, Martitzera iritsiko den lehen gizakia? Ikasten ziur aski. Eta minbiziaren aurkako sendagaia aurkituko duena? Ikasten ere seguruenik. Ari gara, ari gara. Aldapan gora-gora, atsedenik hartu gabe, lanaren lanaz biharamuna sortuz, herria eraikiz. Hori da ikasleon helmuga.

 Baina nork entzuten ditu ikasleak? Ikaslea gizarte honen marginatu handienetariko bat da eta ez luke, ez, horrela izan beharko. Eta horregatik, ikasleok gure ahotsa ixilarazi nahi gaituzten marru eta orroe guztien gainetik goratu behar dugulako, antolatzen dira urtetik urtera, Euskal Herriko txoko ezberdinetan, Ikasle Egunak. Aurtengoa Ordizian, dakizuen bezala.

 Halere, aiararrok beti joan izan gara apur bat “deporlibre”, gure bolara. Hala, guk ere gure ikasle egun propioa antolatzea erabaki dugu. Zergatik ez bada? Zita urriaren 29an izango da, Laudion.

 Arratsaldeko 20:00etan bilduko gara Herriko Plazan kontzentrazioa eta, ondoren, trikipoteoari ekiteko. 21:30etan afari goxoa eta 23:00etatik aurrera kontzertuak gaztetxean Artaza Konbat, Herrikadak eta Itxaropen Zikina taldeen eskutik.

Ez hutsik egin!

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>