Agenda

"Errautsak" antzezlana Amurrio Antzokian

fitxa teknikoa

Zer: Errautsak antzezlana

Non: Amurrio Antzokian

Noiz: Azaroak 20, igandea, 19:30ean

Irati Marañon Quintana

Punta-puntako euskarazko antzerkia ikusteko aukera izango dugu igande honetan, azaroak 20. Hitzordua Amurrio Antzokian arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Obra “Errautsak" deitzen da, eta gidoia Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek idatzi dute. Hegoaldeko eta iparraldeko konpainiek ekoitzi dute, elkarlanean, eta mugaren bi aldeetako antzezleak ikusiko ditugu taula gainean. Euskarazko antzerki sorkuntza garaikidea sustatzeko bidean, beste urrats bat, beraz.

Argumentua, honakoxe hau: Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

Urtebetez Euskal Herri osoko antzokiak bete dituzte, eta hainbat sari eskuratu: tartean,  ikusleen Txalo Saria Azpeitian eta baita Donostia Saria ere.

Ez galdu, beraz, gaztaroko amets zapuztuez eta belaunaldi oso baten errautsez hausnarketa bikaina egiten duen obra hau ikusteko aukera.

Iruzkinak

zinez gomendagarria!

zinez gomendagarria!

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.

proposamen gehiago

Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>