XIBA eskupilota topaketak aiaraldeko haurrekin

Otsailaren 24an aiaraldea guztiko haurrek Amurrio eta Artzinegako frontoiak bete zituzten. XIBA elkarteak urtero antolatutako Pilota Topaketak izan ziren horrenbeste ikasle batzeko arrazoia. Bertan, etxaurren eta Laudio ikastola, Lucas Rey ikastetxea, Lateorroko estola, Arteko gure ama, Zabaleko eta Virgen Niñako ikasleak batu ziren. Pilotaren inguruko jolasetan trebatzeko aukera izan zuten bertaratutako haurrek, bai eta giro euskaldun batean jarduera fisikoa egitekoa ere. Antolatzaileen iritziz topaketa hauek zonaldeko beste eskoletan ikasten duten haurren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio dute. Ekimena zeharo arrakastatsua izan zen berriz ere eta goiza giro alai eta jostarian pasa zuten bertaratutakoek. aiaraldea.com amurrioko topaketan egon zen eta XIBA elkarteko kide den Endika Zinkunegi begiralearekin hitz egiteko parada izan zuen ekimenaren berri zehatzago jasotzeko asmoz.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>