Laudioko Kofradiaren bazkarian lehenengoz emakumeak
Laudioko San Roke jaietako azken egunean ospatu zen urtero bezala Sant Roke kofradiaren bazkaria lamuza elizako arkupetan. Urte luzeetan emakumeek bazkari honetan ezin parte hartu izanagatik sortutako polemikak goia jo du aurten, ezen eta 411 urtetan lehenengo aldiz emakume bat eseri da bazkaltzera; Esti gorostiagak preso duen aita pabloren eskariz heldu dio erronkari. Sortutako arreta izugarria izan da , eta Berarekin egon nahi izan dugu lasai solasten, bai eta kofradiako ahaide nagusia izan zen Juanjo Salazarrekin eta alkatearekin., eta ; nola ez, kalera atera nahi izan dugu jendearen iritzia biltzera. Hona hemen emaitza.
Iruzkinak
Bai, nabaria da zure
Bai, nabaria da zure haserrea, gizona. Eta ideiak oso argi badituzu, eutsi: ez dizut ezer kendu nahi.
Baina kontuan izan emakumeak sartzearen kontuak ere bere eragina izan duela barrutik eta asko izan garela, kofraden artean, borroka zail horren aldera (publikoki, gainera) egin dugunok.
1599 urtean sortutako arau bat matxista dela esatea delikatua da (nahiz eta izan), bere ingurune historikoan ulertzen saiatu behar garelako. Nolakoak ziren gure arbaso arrak garai haietan? Oso feministak? Eta orain dela 100 urte? Eta orain dela 50? Duela 30 urte herri honetan ez zen inor ere kexatzen neskak ezin zirelako sartu, giroa bestelakoa zelako (Itziaren semea, hori duk mutila..., Aupa gizona jeki mutil...). Garai haietan "eskuindarra", "frankista" eta "herri-jaia" ez izatea leporatzen zitzaion.
Arraroa egiten zait, bestetik, alderdi politiko "guztiek" Kofradiaren bazterkeria irmoki gaitzetsi eta ez Elizarena (hor baitago gakoa) edo monarkiarena. Zergatik ez du inork salatzen monarkia? Hori baino anakronikoago eta matxistagorik ez dago, ezta?
Despistatuta zaude esaten dituzun "50 urte" horietan. Eta, batez ere, Mada Ladoren kasuaren irakurketan. Hor, benetan, erabat despistatuta zaude. Baina erabat, guztiz, arras. Arazoa beste esparru batekoa izan da (nik ez dut Mada ez gonbidatzearen erabakia konpartitzen). Ez du neska jator horrekin zerikusirik. Egunen batean zergatia kaleratzen bada (anaide nagusiaren esku dago, berarena izan zelako erabakia) ohartuko zara zure okerraz.
Kofradiak ez du inoiz ezertan bortxatu jai egitarauena. Eta sarritan esan du hori ez dela bere ardura. Udal ausart batek (ohartu "ausart" hitzaz) erabakitzen badu jaiak urriaren lehenengo astean egin behar direla, halaxe egingo da. Edo abenduan edo... Ez egotzi hori Kofradiari, mesedez... Nik neuk ez nuke inolako arazorik izango.
Baina herriko jaiak azkeneko astean egitea erabakitzen bada, ez diozu Kofradiari eskatuko bere eguna aldatzea edo, azken finean, galtzea. No me jodas, gizona. Zein erru du berak?
Eta goiko baselizan egitearena? Zergatik ez urrunago? Ekitaldi horretan parte hartzen ez baduzu, zein kalte egiten dizu herriko elkarte batek hiru orduz (14:00-17:00) elizpea erabiltzeak?
Bestetik, itxarote zerrendarena. Honetan ere, huts. Aurten estreinakoz izena eman duten guzti-guztiek bazkaldu dute. Ea horrekin nahikoa den...
Eta gehiago ez luzatzeko, beste ohar ARGIGARRIA neska batek idatzi zuenaren gainean. Lanean dauden emakume eta gizonak kontratatuak dira eurek lan hori egin nahi dutelako. Eta horregatik kobratzen dute. Zelan antolatzen diren edo nork garbitzen duen baxera ez da Kofradiaren arazoa, eurena baizik. Pareko adibide batekin ilustratuko dut. Hilabete beranduago Euskal Jaia egiten da azken urteotan. Hor sukaldari eta zerbitzari kontratatuak Atxurdin elkartekoak dira (Komando sukaldari zena). Bat kenduta, gainerako guztiak gizonak dira eta kofradian egiten den lan bera egiten da: janaria prestatu, zerbitzatu eta garbitu. Kasu honetan, nori bururatzen zaio esatea Euskal Jaia gizonekiko diskriminatzailea dela? Zein da Kofradiarekiko auziaren irtenbidea? Kontratatutako horien arteko emakumezkoak kaleratu eta gizonon esku utzi ardura guzti horiek (baxerak...)?
Eguraldi txarra (dagoenean) eta ingurumeneko kutsadura ere ez dira Kofradiaren erruzkoak... gezurra dirudien arren.
Nik mezu honekin kito. Puntu batzuk argitzea zen nire asmoa eta halaxe egiten saiatu naiz. Baina azken eskaria: balizko okerrak konpontzeko ahalegin bat egin behar dugu. "besteena txarra eta nirea ona" esatearekin ez dugu ezer konpontzen.
Besarkada bat eta eskerrik asko. Bihotzez.
Bigarren aldia da atari
Bigarren aldia da atari honetan kofradiaz dudan iritzia azaltzen dudala, eta azkenekoan ez bezala saiatuko naiz tripetako korapiloaren estutasunetik ez idazten eta ahalik eta argiena izaten nire iritzitan.
Kofrade izanik kofradia defenditu duen pertsonak akaso pentsatzen du, kofradiaren aurkako iritzia dugun pertsona guztiak gure pentsamenduan erratuta gaudela; ezen eta ematen du gure iritzia uste okerretan oinarritua dagoela, ezjakintasunean alegia. Eta akaso gauza batzutan arrazoia du, zurrumurrulogia asko egiten delako gai honen inguruan, eta bai, tira, denok ezin gauza guztien jakitun izan, beste inor ez den neurri berean, suposatzen dut. Aldez aurretik beraz, gaizki esanak barkatu…ez dira maltzurkeriaz eginak izango.
“Kofradiak, egin diren bozketa guztietan, EMAKUMEAK BAZKARIAN EGOTEAREN ALDE azaldu da” diozu, arrazoia eta handia, baina datuak nahieran baliatu daitezkeenez, goazen datu berriak azaltzera. Hiru bozketa 2 urte eta erditan, lehenengo biak estatutuek agintzen zuten %75 gainditu beharrez (ez ziren bi heren?), eta bietan gehiengoa agertu zen emakumearen parte hartzearen alde, ez zen nahikoa izan baina, eta presio medioatikoa, instituzionala eta elizarena (inkluso) handitzen joan zen.
Kofradiak bere erreferentzialtasun publikoa galtzeko arriskua gero eta handiagoa zela ikusita, zein zirrikitu legal gelditzen zitzaion aztertzeko abokatu (?) bat kontratatu zuen, bai eta –antza- apezpikuaren babesa bilatu ere (pentsatu ere ez zuen egin kontra zeuden kofradeekin hausnarketa zintzo bat egitea? Arrazoietan sakontzea, emakumeek emakume izate hutsagatik sufritzen duten diskriminazio eta jazarpen larriaz gogoetatzea? E-ne!).
Puntu horretara iritsita, trikimailu legala bertan zetzan; estatutuak aldatzeko bozka kopuru txikiagoa behar zen eta beraz estatutuak aldatuko zituen bozketa burutuko zen (in extremis porzierto…). Esan eta egin, deialdi meteoriko baten bidez, hirugarren asanblada deitu eta hara; bozketan parte hartu zuten kofradeen %78ak baietz esan; 400 kofradeetatik 112 kidek soilik parte hartu zutenean…eneeeeee…hau da marka hau! Zer nolako konbentzimendua kofradiakideena, 87,36 pertsonek babestu dutenean proposamena, e-ne.
Baina nire iritziz, HAU EZ DA GARRANTZITSUENA. Noan bada zure bigarren puntuari heldu aurrena barruan sartuta dudan arantza mingarriena azaltzera:
Ezen eta gai honen inguruan min handiena ez dit prozesuaren gora behera eskizofrenikoak ematen (barne borroka handia izan dela ulertuta), baizik eta ZUEN MOTIBAZIOAK. Zerk eraman zaituzte korapilo honetara? Nondik sortu da kofradian emakumeak ezin parte hartzearen ardura hau? Zergatik barne gatazka latz hau? Zuetako askoren hausnarketa zintzo eta elkartasunezkotik sortu da? Emakumeek pairatzen duten sufrimenduarekiko enpatia ariketa batetatik? Ezezkoan nago.
Pentsatzen dut lege batek BEHARTU zaituztela, eta ez legeak berak, baizik eta herritar prestu batek (bibazu zarena zarela!) arartekoaren aurrean aurkeztutako SALAKETA baten ondorioz. “Aizu! Jende hau legea urratzen dago..instituzioen babesarekin gainera…”. Eta salaketa horrek zer esan nahi zuen? Bada Kofradiak laudion duen publikotasuna eta erreferentzialtasuna zulora zihoala, bai eta lamuzako arkupeetan bazkaria egiteko baimena, eta (garrantzitsuena) gure San Roke kuttunetako azken eguna (eta berauen datak zehazten dituen) KOFRADIA EGUNA jai egitarautik atera beharko zela. Eneeeeeeee… zuen zentralidadea pikutara! Eta pena bat dela aitortu behar dizut, (geroago luzeago azalduko badut ere), zuek gabe Laudioko jaiak 15ean hasi eta astebete arruntekoak izango zirelako ziurrenik ( zuen lege propioak errespetatuko bazenituzte ere, horrela izango zen…baina hori geroxeau).
Bereziki izorratzen nauena da ez dela zuengandik sortu, ez duzuela zuen borondatez egin edo garai berrien moldapenerako, egin duzue ZUEN INTERES PROPIO ETA KORPORATIBISTENGATIK, zuen zilborraren amoreagatik. Ez duzue, zentzu horretan, nire errespeturik merezi, ez.
Eta are eta gehiago, lotsagarria iruditu zait, ia kofrade bakar batek ere (Gentza Belaustegigoitia horietako bat izan zela entzuten da…) ez duela bozketa hauek galdu izangatik kofradia utzi ez eta presio dinamikarik sortu. Ez duzue jendaurrean inolako iritzi positiborik adierazi, ez eta euren burua ezkertiar eta abertzale dutenek ere. Juanjo Salazar izan da nire ustetan jarrera duinenetako mantendu duen pertsonetako bat…
Eta adi! Ez naiz ari esaten jende zintzoa ez dagoenik kofradian,e! Egon badaude/zaudete bai, baina dudaezinezkoa zait oso KOMODO egon zaretela patxadatsu bazkaltzen zuen elkarteak EMAKUMEEN AURKAKO DISKRIMINAZIOA ETA JAZARPENA elikatzen zuen bitartean. Konturatu ez zaretela? Kofradiaren balore positiboak jarri dituzuela horren gainetik..bale, baina bakoitzak bere ardurak, eta zuek zuenak.
Eta ematen du proklama feminista merkeekin predikatzen dudala (gizonezkoa naiz porzierto, sentitzen dut…), baina ez dakit nik zer gabizen herri honetan terrorismoa gora eta behera gau eta egun hemen PERTSONA GEHIEN HILTZEN DUEN BORTIZKERIA GIZONEZKOENA denean, MATXISMOAK EMAKUMEAK HILTZEN DITU emakume izate hutsagatik. HILLLL…kaput, lurrazpiratu…gizonak..emakumea…generoagatik soilik. Zuen kofradiaren jarduera 411 urtetan MATXISTA izan da nire ustez, eta jarrera hauek elikatu ditu bere praktika diskriminatzailearekin.
Orain gauzak aldatu direla…bai… eta gaitzerdi, Esti Gorostiagak ausardiaz urratu du bidea, lehenengoz eseri da emakume bat mahai horretan, eta bejondeiola dedio, zaplasteko bat oraindik ere emakumeen parte hartzearen kontra dauden putakumeentzat, eta oxigeno burbuila bat non sartu ere ez zenekiten “borondate oneko jendearentzat”…nigatik baina oxigeno barik utziko zintuzkedan… pixkat okerrago pasarazi arte bai bederen… lotsaren lotsaz 411 urte hauengatik “barkatu” zintzo bat ahozkatzeraino bai behintzat. Bai kofrade bai, barkamena eskatzen ez den bitartean ez eskatu guri amnesiarik.
Aipatu dituzun beste kontuak laburrean, luzeeegi joaten ari zait hau jada eta (irakurlearentzat ere):
- Egia, kofradiak jasotze dituen laguntza bakarrak azpiegiturazkoak dira soilik, bai eta jaietako azken egunari izena emateko ohorea.
- Egia, nahi duen herritar orok parte har dezake bazkari horretan (itxaron zerrendarik gabe? Kontrakoan nengoen ba.. prentsan gaizki irakurriko nuen ba!). Orain arraza ezberdineko jendea batzea besterik ez da falta!
- Arrazoia frankismoaz diozunaz, dena zen frankista orduan, pertsona eta kolektibitate batzuk kenduta noski.. kontzientzia antifrankista eta euskalduna garatu zuten asko eta asko izan zirelako gerraostean ere…eta zuen zoritzarrerako, kofradia ez zen haietako bat izan. Ez duzue medailarik merezi hortaz, ez eta aparteko begirunerik zentzu horretan.
- Ados nago ondarearen balioaz egin duzu hausnarketarekin, baina harresiak, gazteluak eta batez ere katedralak mantendu eta zaintzeaz harago, eurek eta euretan sortutako kalte historiko guztia zabaltzeko baliatuko nituzke nik. Gaztelu bat dagoen zein herritan kontatzen dira bertako jauntxoek herri xeheari egindako basakeri guztiak? Zein harresitan ageri da mezurik garai beliko eta odoltsua gaitzesten? Katedralak gordetzen duen historiaren zein pasarte nabarmentzen dira bisita gidatuetan? Elizaren basakeri guztiak? Katedralok eraikitzeko enterratu ziren langileen izenak? Aberastasun hori metatzeko lapurtu zuten guztia? Ufa… Ondarea zaindu bai, baina egindako mina eta kaltea AITORTUTA.
Eta bai, ados nago; kofradia babestu eta zaindu beharreko kultur ondare bat ZEN, zoritxarrez zuen utzikeriak eta askoren “putasemekeriak” galbidean jarri duena. Ez duzue nire errespeturik merezi, 10 urte dira XXI. mendean bizi garela, eta XXI., mendean egon gabe ere bazegoen hausnarketa zintzo hori egiterik.
- Arrazoia, Mada Lado ez da bazkaritik baztertua izan emakume izanagatik, emakume abertzale eta ezkertiarra izateagatik baztertua izan da, eta delitua hirukoitza iruditzen zait niri; emakumea izateagatik, ezkertiarra izateagatik eta abertzalea izateagatik diskriminatu dutela uste baitut nik (ustea da noski). Ezkerrekoak eta abertzaleak diren emakume bi eseri behar zirela bazkarian? Eneeee…sutan zeuden sektore atzerakoi eta espainolenak kofradian… eta eurak kontentatzeko zer eta Partido Popularreko moja bat gonbidatu bazkarira. Ba oso ondo txo, oso ondo zuek, Estik eta Madak irabazia zuten euren tokia bertan, irabazia euren merituengatik, eta sor marinak (begirunez diot) aurten ez. Azken orduko jokaldia grabeago iruditzen zait oraindik ere.
Eta postdata bezala azaldu duzun komentarioa…uf…benetan sutu nauela dedio…ezen eta oraindik ere (iruzkin horrekin) justifikatzen ari zara orainartean emakumeek ez parte hartu izana eta oraindik ere jarrera hori mantentzen dituztenak. Horri buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen zaitut, oso grabea baita.
Eta listo, ez dut inor gehiago nekatuko, bi galdera bakarrik zuri:
- Egia al da bere legeak horren irmoki defenditu dituen kofradiak San Rokeren ondorengo igandean bazkaldu beharko lukeela tradizioari jarraituta? Egia da bazkaria azken igandean egitea azken 50 urte inguruko kontua dela? Diot zuen arau guztiak defenda ditzazuen neurri berean…
- Eta egia da kofradiaren tradizioari jarraituta zuen bazkaria San Pedro patroi duen Lamuza elizan egin beharrean bertan, San Roke Baselizako zelaietan egin beharko zenutela?
Eta horrela badira azaldu diezadakezu zergatik ez den horrela egiten?
Amorru handia nirea kofrade jauna, urte batzutan pasako ez zaidana… Lamuza elizako arkupetik San Roke baseliza ikusteko zuloa duen eskultura hori emakumeen aldeko aitortza eta begirunea adieraztenduen beste oroigarri batengatik aldatzen ez duzuen arte behintzat ez. Hara hor nire proposamena; katedrala babestu bai, baina mina eta kaltea aitortuta beste etorkizun justuago baten alde erabiliz. Horrela izan bedi kofradia!
Bueno…horren luze idatzi eta gero…zure erantzunaren zai geratzen naizela aitortuko dizut, gizalegezkoa da, ezta?
Eman ez arren, agur zintzo bat zuri, amorrutik eta penatik haratagokoa, “adiskidetzekoa”, zintzoa.
ohartxoarekin hasiko naiz
ohartxoarekin hasiko naiz grazia egin dit eta. Betiko topikoak hemen agerian: beitu-beitu, zuen kontra egiten duzuenak zuek zarete! "eztabaidagarria" baina tira, ulerkorra, horrela erakutsi digute guri eta, publikotasuna, gizonentzat. Nola onartu bada emakume batek eraman zezakeen protagonismoa?
gure lekua lapikoen artean egotea ei da, ez aldiz mahaian, zerbitzariak zerbitzatuak. Zenbat emakumezko eta zenbat gizonezko egon ziren sukaldatzen eta harrikoa egiten egun horretan?
..bai, bai...nik etxean LAGUNTZEN dut...
"emakumeen kontu hau konponduta", (kar-kar) dana ondo, ez?
...eta danborrada?
Kofrade eta kofradiaren
Kofrade eta kofradiaren defendatzailea naizenez, ohartxo batzuk botako ditut, kaletik dabiltzan okerreko usteak argitzeko. Gero, nork bere iritzia izan dezan: hori beste kontu bat da.
BAT. Kofradiak, egin diren bozketa guztietan, EMAKUMEAK BAZKARIAN EGOTEAREN ALDE azaldu da. Beraz, ez dago kontran. Kontua izan da, Estatutuetan (nahiko berriak), asmorik onenarekin ezarri zen edozein aldaketa egiteko bozken %75 behar zela. Hori arazo bihurtu da Kofradiarako, ez babesteko puntu mesedegarri bat.
BI. Kofradiako bazkarian, emakumeen kontu hau konponduta, EDONORK HAR DEZAKE parte (Laudion jaioa edo bizi izatea da eskatzen dena). Ez dago mugarik eta abuztuko lehenengo igandean egiten den urteko batzarrean izena ematearekin nahikoa da. Eta ez dago itxarote zerrendarik. Izena eman lehenengo igandean eta bazkaldu azkenekoan, horixe da bidea eta errrealitatea.
HIRU. Sarri esan denaren kontra, Kofradiak EZ DU LAGUNTZARIK eskuratzen. Ezta bazkarirako ere. NORK BEREA ordaintzen du, bere osotasunean.
LAU. Frankismoaren garaian, Kofradiako giroa nabaria izan zen. Eta horixe da oraindik maltzurki leporatzen zaionas. Baina onartu behar da garai haietan frankistak zirela udalak, irakaskuntza, sindikatuak, osasun zerbitzuak... eta gure gurasoetako asko!!! Kofradian, kolore politiko guztietako parte hartzaileak daude, herrian diren proportzio berean. Hau da, edozen tabernetan edo jai ekitalditan topa dezakegunaren antzekoa. Frankismoaren tartea oso txikia da Kofradiaren historian, gutxi islatzen duena. Kontrakoa esatea, perspektiba murriztu nahi izatea da.
BOST. Aurtengo pregoilaria (Mada Lado) ez da gonbidatu bestelako arazoengatik baina ez, oro har esan denez, neska izateagatik. Horrelako gonbidapenak egiten dituena Anaide Nagusia da (Mayordomo-a, bestela esanda, elkarteburua). Nola egongo da emakumeen aurka berak Kofradia hartu bazuen emakumeen sarrerarena konpontzeko asmo eta konpromisoarekin? Munduko bazter guztiak astindu ditu, mila bilera, beste hainbeste idazki eta abar emakumearen sarrera lortzeko. Nola egingo da gero bere nahiaren kontra. Logika kontua da...
SEI. Errazegi erabiltzen dira, azken urteotan, "jai herrikoi / herritar eta partehartzaileak" hitzak, zehazki jakin gabe horren atzean zer dagoen. Baina egia da titulu hori eraman zezakeena Kofradia bera dela. Izatez eta sorreraz, herritarren bilerak ziren, herriko arazoak konpontzeko eta adiskidetzeko, bazkari batekin amaitzen zena. Eliza inguruan egiten zen. Gerora etorriko dira Elizateak (anteiglesia-k, hortik bere izena), Udalak eta gainerakoak. Sortu zen garaian (1599) elizarekin harremana izatea, guztiz normala da. Gaur egun ez zaio Kofradian sartzeko inori ezer eskatzen sinismenen kontuez. Hori da, haria teinkatuz, Aste Santuko edo Gabonetako oporrak hartzen dituena kritikatzea erlijioak inposatutako egunak direlako. Badakit ez dela gauza bera baina erreferentzia moduan ez dago gaizki.
ZAZPI. Laudiokoa da EHn dirauten kofradien artean, zaharrena. Horregatik bakarrik, herriaren ondare historiko kulturala da, guztiok arro egotekoa nahiz eta erakunde anakroniko bat izan. Baina hor dago bere xarma. Nor egon daiteke Segoviako akueduktuaren kontra, ura ez badarama? Nork dago Gasteizko katedralaren guztiaren kontra erligio gune bat izan zelako eta delako? Eta harresiak, helburu militarrekin? Suntsitu beharko lirateke? Ala ondare izanagatik zaindu, EGOKITU eta jakinarazi?. Gauza bera pasatzen da Kofradiarekin. Zein da, bestela, aldea? Nondik laudioar batzuen gorroto hori? Emakumeena aitzakia (nahiko modernoa, bide batez) izan da, eta gorroto horren iceberg-punta baino ez da. Nik uste dut chip-a aldatzen hasi behar dela.
AZKENA. Barka txapa honengatik. Baina ohor bitxi bat: bazkarian nengoela, hiru pertsonak etorri zitzaizkidan emakumeen sarreraren aurke hitz egitera eta hirura ziren emakumeak.
Amaitzeko, plazer bat izan dela Esti Gorostiaga mahaian izatea eta aurkakoenak ere pozaren zeuden bere presentziarekin.
Ondo izan eta astindu itzazue aurreiritziak (nahi izanez gero, jakina).
jai herrikoietan preso eta
jai herrikoietan preso eta errepresaliatuen islada ahalik eta nabarmenagoa izan beharko denez... pausu honetan preso baten "partehartzea" zihurtatu da modu batean. kristauekin, mozkortuekin, herriko plazan,jaialdietan, koadrilekin, txosnetan... bete dezagun herria gure errealitatearekin. Esparru hoietan erosoegi daude itsuak egonda.
Kofradeak, kristauak ...
Kofradeak, kristauak ... Marxek zioenez Die Religion ... Sie ist das Opium des Volkes (Erlijoa herriaren opioa da).
Emakumeak bazkarira joatea, "horror", kristau artalde horrekin ezin jan ezta edan.
Gora jai herrikoiak !!

Estimatzen dizut erantzuna,
Estimatzen dizut erantzuna, nahiz eta emandako argudioekin ez bat egin. Nire uste okerretaz, agian bai, ustea zela aitortuta ustela gerta zitekeenaren jakitun idatzi nituen, "ausarki".
Ez naiz polemikarekin luzatuko, ojala egunen batean honetaz mintzatzeko gune zabalik dugun, herriarentzako gauza garrantzitsuak diren horietaz xuabe eta goxo egitekoa, adiskidetza-bazkari batean edo! baldin eta zabala, partehartzailea eta aurrerakoia bada... gu guztiona...Hala biz!