Korrika badator...Aiaraldera!
Ostiraleran iritsiko da Korrika17 gurera. Guk kalera atera nahi izan dugu herritarrek euskararen aldeko mobilizazio erraldoi honen aurrean zer pentsatzen duten jakiteko
Iruzkinak
Bai zortea aurten aretarrona.
Bai zortea aurten aretarrona. Gure HERRITIK birritan pasako baita.
Urduñan topatuko naiz
Urduñan topatuko naiz korrikarekin!! eta nire amatxu, urtero bezala, amurrion egongo da zain.
ttipi ttapa, ttipi ttapa, KORRIKA!!
Nik bideoa mala ostia
Nik bideoa mala ostia handiagoz egingo nukeen, eta zuzenean joango nintzateke ondo ezagutzen ditudanengana, lotsaren lotsaz euren aurpegi gorriak ikusteko. Zer den korrika azaltzeko gai izango ote da ikasketetatik irten zenetik euskaraz behin ere hitz egin ez duen horrek? pfff askotan berotu naiz lagunekin gai hauetaz jardun garenean (naizenean hobe, beraiei bost zaielako), modan dugun Bagare kamiseta ateratzeko eskatu didatenean, propaganda egiteko asmoz.
Baina ez dago euskararako propaganda hoberik bere erabilera baino. Eta korrika luze baten lehenengo bultzada baino ez da egunotako Korrika, askok hasi eta inoiz jarraitzen ez duten hori. Bultzada da, beraz, nire aburuz, Korrika. Euskararako bultzada, euskaraz ez dakitenek lotsa galtzeko bultzada, eta dakitenek ere oroitzapenen kutxatik atera dezaten. Eta nire ondokoei bultzada handi bat emango nieke, eta beste batzuei ostiko bat, hausnar dezaten, Korrikak berak euren kontzientzia astintzen ez badu ere, nire hankak eragindako minak egin dezan.
Eta nik ere bultzada bat behar dut, Korrikan parte hartzeko, gaurko egunean ere, lau besterik geratzen ez direnean, nire buruarekin eztabaidan ari bainaiz. Egia esanda, niri ere lotsa ematen dit, eta pena, ondoan ditudanek egoerari bihotza irekitzen ez diotenean, euren azaleko izerdia ikusten dudanean. Beti azalean, beti irudian, barrenetik sortu den euskara.
Ederra bideoa, ederto zabaldu
Ederra bideoa, ederto zabaldu duzue zer den Korrika eta zelan sentitzen dugun korrika euskaltzaleok. Zorionak!!

Aretan egongo gara Korrikaren
Aretan egongo gara Korrikaren zain, irrikan, nolatan ez! Gora herria!