Kirola: Aiarako futbol derbia

Laudio eta Kaskagorri taldeak jokatutako partiduaren bideo kronika

Iruzkinak

ez dakit zergatik airaldean

ez dakit zergatik airaldean bakarrik jarraitzen dan futbol femeninoa. Urte osoan futbolaren inguruan egon diren notizia gehienak laudio femeninoaren inguruan izan direla uste dut. Ea pixkat zabaltzen dugun hau!!! Hala ere, oso lan txukuna segi horrela. Zorionak laudioko taldeari baina ,AUPA AMURRIO!!!

Aupa gu!

Aupa gu!

"Llodio" esaten badut, unean

"Llodio" esaten badut, unean konturatzen ez naizelako da, eta are gehiago, bideoa editatu eta errepasatzerakoan ere ez naiz horretan fijatu. Suposatzen dut gehiegi sartzen naizela gaztelaniazko elkarrizketatzailearen paperean, jaja, haiek Laudio dutelako izen ofiziala talde guztietan.

Ez da gure beharra golak ateratzea, ez, baina haienganako zorra da modu batean. Ez daukagu eitbak bezala mila kamara, baina saiatu bai saiatuko garela. Esaten duzun bezala, guztiok dugu partidu horietara joateko aukera, eta horregatik, benetan pena merezi dutelako, jendeari hemendik joateko deia egiten diot!

Ez ez lasai!! Ondo dago!!

Ez ez lasai!! Ondo dago!! esaten nuen Llodio aipatu duzulako gaztelaniazko elkarrizketan, besterik ez. Baliteke, dena den, hori izatea futbol taldearen izena... eta kasu horretan, beraiei bronka jaja.

Golena zailagoa da, grabatuta egonez gero ondo, baina adi egon behar da partidu osoan zehar, eta hori ez dut uste zuen beharra denik. Nahiko erraza dugu guztiok partidu hauetara joatea, ez dut uste ezer ordaindu behar denik ere... beraz, golik gabe, hobeto, eta nahi dituenak badaki non dauden ikusgai! jokalariek eskertuko dute behintzat.

Bai, jakina, zuk horretan bai

Bai, jakina, zuk horretan bai duzula arrazoia! suposatzen dut esaten didazula hori egin dugun hanka sartze batengatik edo gure kontrolpetik kanpo geratu den xehetasun batengatik, ezta? horrela bada, esaidazu mesedez, ez neukan horren berri, jaja.
Subjektibitate hori edo zuk nahi dituzunak edo hobeto aritu direnak aipatzea guztiz zilegia da, dudarik gabe, eta nik horrela sentitzen nuen norbaitek taldearen golak agertzea beharrezkoa zela ere esan zidan arte. Badakizu, euforiak agertu behar ziren eduki batzuengatik urrundu gintuen. Ea hurrengoan...

Arrazoia Arkaitz! Hala ere

Arrazoia Arkaitz! Hala ere zuena ez da errua, edozein komunikabidek eman dezake horren inguruko iritzia. Agian entrenatzaileak bai neurtu beharko lituzkeela bere hitzak, futbolean aritu garen guztioi gertatu zaigun arren, zaila baitu entrenatzaileak bere begiruneko jokalariak dituela estaltzea. Dena den, ondo, ahal den neurrian, neska gazteak izanda, hori izan behar da ardura bai, inor ez "mintzea".

Oso bideo ona, eta Laudioko neska elkarrizketatua ere oso jatorra jajaja.

Portzierto, gaztelaniaz ala euskaraz, izenak euskalduntzearen edota gaztelaniatzearen aurkakoa naiz. Berez, gure herriaren historiara (euskaldunera noski) jo beharko genuke termino egokiena aurkitzeko. Bitartean, gaztelaniaz aritu arren, aiaraldean, Laudio izendapena sustatu ezta?

zorionak bikote! aiaraldeako

zorionak bikote!
aiaraldeako kirol-kronistak martxan jarri dira!!!!

Hurrengo batetan, bueltatuko

Hurrengo batetan, bueltatuko garelako, saiatu nahi gara Laudioko beste jokalarien irudi gehiago sartzen. Goiuri izan zen partiduko hoberena, bai, dudarik gabe, baina orain arte, emozioarekin, ez dut pentsatu beste jokalariren bat "minduta" sentitu ahal dela. Justizia kontua da...Eskerrik asko komentarioengatik!

Asko gustetan jata! Aupa

Asko gustetan jata! Aupa Laudio!

Bideo bikaina bai horixe!!

Bideo bikaina bai horixe!! jarraitu esazue halako lan polita egiten

Bideo bikaina bai horixe!!

Bideo bikaina bai horixe!! jarraitu esazue halako lan polita egiten

Ederra benetan!! bazen garaia

Ederra benetan!! bazen garaia kirolari ere bere garratzia emoteko bideo paregabea oso irudi onak ta kronika bikaina!!

Ikaragarria benetan! Segidu

Ikaragarria benetan! Segidu holan ta laister telebistatik deitukotzue norbaitek!Laudioko nesken taldea be telebistaratu nahi du norbaitek..zertzobait entzunda dekot, musu handixe!

Aupa Bikote!! Partiduko

Aupa Bikote!! Partiduko irudiak eta kronika paregabea. Lan ederra zuena!!

Aupa airako futbola bideo

Aupa airako futbola bideo ikaragarria mutilak!! hola segitu lanian halako bideoak egiten!!

Partiduko irudiak apartak

Partiduko irudiak apartak dira ta partiduko kronika ta laburpena izugarri ona iruditu zait elkarrizketak be oso landuta daude aupa bikote!! jarraitu holako bideo onak egiten!!

Irudi bikainak!! bideoa oso

Irudi bikainak!! bideoa oso ondo dau aupa bikote!!

Irudi ikaragarriak aupa

Irudi ikaragarriak aupa bikote!!

bideoko irudiak oso onak dira

bideoko irudiak oso onak dira bideoari abiadura eta indarra ematen diote ta !! bideoa oso ondo estrukturatuta dau oso ona benetan!!

Irudiak paregabeak dira batez

Irudiak paregabeak dira batez ere Goiuriren jokaldiaren irudia!!

Amatxoooooo kazetari izan

Amatxoooooo kazetari izan nahi dut nik ere! jajaja. Inoiz ez dut orain baino gusturago eta hobeto ikusi Aiaraldearen lana! Inprobisazio polita, gustatzen zaizkit nesken aurpegiak, ez dakite ezta zer esan, oso naturalak elkarrizketak! musu!

io io io io io! Gora

io io io io io! Gora Laudio!
io io io io io! Gure Laudio!
Mutilak futbolean hainbeste ikusteaz nazkatu naiz, orain beste aldera pasatu naiz! jajaja. Aupa neskak! jarraitu orain arte bezala jolasten!

Ez jaitsi horrela mikrofonoa

Ez jaitsi horrela mikrofonoa Arkaitz. Nabaritzen da zuzeneko gutxi egin dituzula, edo urduri zaudela, baina nik arrazoia hori dela pentsatzen dudanez, segi praktikatzen! erortzen ikasten delako ibiltzen!

Bideo oso polita bikote!

Bideo oso polita bikote! jajajaja. Goiuri delako hori baloia hartzen duenean oso polita geratzen da, ezin dut imajinatu zuzenean ikustearen sentsasioa, jajaja. Bideoari abiadura eta indarra ematen diona da, horregatik, berari eskerrak eman! jaja.

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>