Kale inkesta: zer eskatzen diozu urte berriari?

Gabonak zer ekarri dien herritarrei jakin asmoz Aiaraldea komunikazio lehio bilakatu dugu. Olentzerok zer utzi duen eta urte berriari zereskatzen dioten bizilagunak bildu dugu. Hona emaitza.

Deskargatu

Iruzkinak

Nik gatazka urte berri

Nik gatazka urte berri bakoitzarekin izan ohi dut. Topikazo hutsa iruditzen zait, eta esan dudan bezala, hutsa, guztiz hutsa. Egia esanda, denboraren aurkako gatazka dut. Pelukas-ek esan du oinarria: etorkizuna. Urte berria? nork sinisten du horretan? ez al da inoiz inor konturatu noraezean ari direnak, etorkizunik ez dutenak, etorkizuna sistemak zapalduta duten horiek pozik mantentzeko dela urteen ikuspegi hau? ez al dugu ikusten berria denaren itxura eman nahi diotela zerga berrien ordainketarekin, bizitza kalitatearen garestitzearekin... miserian bizi denak urte berri horretan bere bizitzak ere aldaketa jasan dezakeela uste dezan? Atzera goaz, aurrera ez bagoaz esaten da, eta horrela da.

Nik inori ez diot urte berri ona opa. Guztioi etorkizuna opa dizuet, eta ahaztu itzazue mugak, denborak ez baitu horrelakorik ezagutzen, eta denbora badoalako orainaren luzapen agoniko honetan zehar.

Denboraren zenbakipena bukatzen denean izango gara aske. Ez ahaztu, historiaren amaiera...

Zorrotzak baino sortzaileak

Zorrotzak baino sortzaileak behar ditu urte berriak. Urte berriari horixe eskatzen diot: sortzaileak, esaerak dioena betetzeko: harri/herri ibiliak goroldiorik ez!

Urte berriari zer eskatzen

Urte berriari zer eskatzen diodan? GATAZKA!!

ba..neuri ideia gustatu zait.

ba..neuri ideia gustatu zait. Ze zorrotzak garen batzuetan!

Zer? Nolabait errellenatu

Zer? Nolabait errellenatu beharra zegoen hau, ez?

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Aiaraldea Komunikazio Leihoa ez da erabiltzaileek ematen dituzten iritzien arduradun
  5. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>

Ondorengo instituzioek web-gune hau babesten dute: