"Auzolan egune" Zollon.
2010.Eka.25
Auzolan egune antolatu zuten zollon Ekainaren 19an, herritarrak bolondres lana egiteko bildu, eta herriko zelaiak eta bazterrak garbitzeari ekin zioten. Aiaraldea.comek bertan egon nahi izan zuen gure eskualdean gutxitan ematen den ekimen honen berri bertatik bertara jasotzeko.Auzolana lagunen eta bizikideen arteko zerbitzuak eta zereginak definitzeko erabiltzen den esamoldea da, Euskal Herriko historian oso uztartua. Hasiera batean, auzokoen artean egindako lanak (batik bat herriko eta basoetako toki komunetan) adierazteko erabili ohi zen. Gaur egun lankidetzaren sinonimo bezala erabiltzen da.
Gehitu iruzkin bat
bideo ikusienak
12.05.14
12.04.29

Askorentzat ezezaguna izan
Askorentzat ezezaguna izan badaiteke ere, betidanik gure inguruan batzar administratiboen bidez antolatzen diren herri askotan edo gehienetan egiten den lana da auzolanarena. Herri hauen izaeraren parte da lan egiteko era hau, belaunaldiz, belaunaldi transmititzen dena. Aiaraldean auzolana ez da arraroa aurkitzea; are gehiago, konstante bat izan da mendeetan, eta zorionez XX. menderarte heldu zaigun antolatzeko modu propio baten ezagugarrietako bat. Hala jarrai dezala! Eta galdu den herrietan berreskuratu dadila!!!