Aretako jaiak: txupinazoa eta kale inkesta

Aretako Santa Ana jai herrikoiak izan dira asteburu honetan. Txupina piztearekin batera 5 egunetako jai giroari hasiera eman zitzaion; herri kirolak, erromeria eta kontzertuak, asto lasterketa famatua, artzai txakurren erakustaldia, maila handiko pilota partiduak eta bese hainbat ekimenetan giro paregabeaaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Guk galdera zirikatzailea egin nahi izan genien han topatutakoei.

Eduki erlazionatuak:

Iruzkinak

Ezinbestekoak al dira erderaz

Ezinbestekoak al dira erderaz entzundako adierazpenak?itzulita baleude sikiera...

Zer da ba "demostratu" behar

Zer da ba "demostratu" behar duguna? Areta herria da Euskal Herria gure herria dugun bezela. Erabakitzeko eskubidea dugulako (izan behar dugulako), horrela Aretako herriak sentitzen duelako, eta Aretak ere Autodeterminazioa behar duelako. Bere osotasunean, bere bizitzeko moduarekin (herri txiki eta bateratua), bere ohiturekin eta kulturarekin (asto lasterketa, ardoak, dantzak,...) . Kokoteraino gaude Laudiok gure alkatea,... erabiltzeaz, bakoitzak berea, erabakitzeko eskubidea!

baina ez patriotismo klase da

baina ez patriotismo klase da aretakoena? "Zergaitikbai" umeak bezala?

Ni desanexioaren alde nago -argi gera bedi- baina halako argumentuak mahaigaineratuta pokaoxtia...ez? Herria izan nahi baduzue demostratu beharko duzue arrazoi batzuk dituzuela hartarako eta merezi duzuela,ez? Areta gora areta behera...baina gero egiaren orduan,zer? Pankarta bat eta mozkorplantarako berriketa merkeak ez besterik!
Ai ni aretako banintz...jeje...

Esanak esan...gora aretako (balizko) errepublika!

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>