Araba Euskaraz 2011: Odolosteen egunerako ekimena

2011ko Araba Euskaraz jaia ekainaren 19an Laudion ospatuko dela eta, Juan Karlos Bermejo ikastolako zuzendariak, Mada Lado gurasoen ordezkari eta Laudioko jaietako pregoilari izango denak, eta udaletxeko hainbat agintarik jai honen lehen ekimena izango dena Laudion aurkeztu dute prentsaurrean (duela zenbait egun Gasteizen egin zuten agerraldia).Laudioko jaietako egun handian, Odolosteen Egunean (abuztuak 28), Araba Euskaraz-eko kamiseta janzteko deialdia luzatu diete herritar guztiei. San Ferminetan zapia ; txupinazoarekin batera janzten den bezala, laudiorrak "bagare" leloa daraman kamiseta janztera gonbidatu gaituzte antolatzaileek; “euskararekin izan genuen eta dugun konpromisoaren erakusle” adierazi digu Juan Karlos Bermejo ikastolako zuzendariak.Kamisetak abuztuaren 15etik aurrera jarriko dira salgai, baina antolatzaileek azpimarratu dute “kamiseta ezin dela Odolosteen Egunera arte jantzi”. Azaldu dutenez, denok elkarrekin janzteko arrazoia “egun horretan gure herrian izango diren milaka pertsonei euskararekiko gure konpromisoa argi eta garbi

Eduki erlazionatuak:

Gehitu iruzkin bat

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84