Zuntz optikoa jarriko dute

Irudiak

Luiandoko eliza / Rufino Lasaosa flickr
Luiandoko eliza / Rufino Lasaosa flickr

Administrazio Kontseiluak herriko iparraldean gasa kanalizatzeko obren eskaintza egingo duela aprobetzatuz, zuntz optikoa ere jartzea erabaki du, herritarrengandik zerbitzurik eskatuena. Obrek 200.000 euro balioko dute eta uztailean hasiko dira.

Kanalizazio bigarren fase honekin herri osoak gasa izango du, La torre kalearen eta Otazu auzoaren artean dauden etxebizitzetara helduko baita.

Bestalde, Administrazio Kontzeiluak Euskaltel enpresarekin elkarrizketak izaten hasi da gasa jartzeko obrak egiteko egingo den lur erretenean zuntz optikoa jarriahal izateko. Horrela, bi tutu egongo liratezke, gasarena eta gainean zuntz optikoarena.  

Iruzkinak

Ohartxo txiki bat, interesa duenarentzat:

LUIAONDO da herri horren jatorrizko izena, euskarazko era akademikoa eta, gainera, 2001. urteaz geroztik, ofiziala den bakarra.

Hemen ageri den Luiando edo Luxaondo, biak oso ohikoak, okerreko formak dira. Hala ere, Aldundiak ez ditu bide seinaleak zuzentzen eta saihesbidean "Luyando" eta "Luxaondo" besterik ez dugu ikusiko!!!

Azentuazioari dagokionez, Luiáondò (Luyáondo) da era jatorra eta ez gaur egun uneoro entzuten dugun Luiaóndo. Horren arrastoa, gaztelerazko Luyándo.

Bitxikeria bat: Luiaondo da EH osoan lau bokal jarraian (eta ezberdinak: "e" baino ez zaigu falta!!) dituen herri izen bakarra. Txapeldunak, beraz.

Amaitzeko, Arabakoak "Administrazio Batzarrak" dira, ez Kontseiluak.

FM

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>