Zuhatza eta Salmantoneko jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Irudiak

Zuhatza / Flickr aiaraldea
Zuhatza / Flickr aiaraldea

Larunbatean Zuhatzako jaiak hasiko dira eta igandean Salmantonekoak. Musika, mus txapelketa edota batukada dira bi herriek prestatu diztuten jarduera batzuk.

Larunbatean 16:00etan, eta herriko jaiei hasiera emateko, Pezukera jaitsiko da Zuhatzara. 17:30ean mus txapelketa egongo da eta ondoren, 19:00etan Patata tortilla txapelketa. 20:00etan Aiara Dantza Taldeak emanaldia bat emango du eta gaueko 23:00etan dantzaldia izango da Laket taldearen eskutik.

Hurrengo egunean, uztailaren 17an, Meza ondoren anaiarteko bazkaria egongo da eta 17:30ean Bingo eta haurrentzako jolasak. Astelehenean Zuhatzako jaien azken egunean, eta meza ondoren, Triki poteoa egingo da 13:30etatik aurrera.

Bestalde, uztailaren 17an, igandea, Salmantoneko jaiak hasiko dira herriko gazteek egindako danborrada batekin 11:00etan. 13:30ean Euskal dantzak izango dira eta 16:30ean IX. Mus txapelketa. Eguna 20:00etan bukatuko da odoloste eta txistorra dastatze batekin.

Hurrengo egunean, astelehena, meza ostean txikiteo herrikoia eta botila eta tarta baten zozketa egingo da 14:00etan. 16:00etan Kalejira izango da eta 19:30ean adin guztientzako “Gran Mago”-k erakustaldia egingo du. 23:00etan Hakker taldearen eskutik berbena egingo da eta 01:30ean batukada egongo da. Mozorroturik daudenentzako gainera, sariak egongo dira.  

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>