Zozketa bidez erabakiko da Arakaldoko alkatea EAJ edo Bildu-ko hautagaia izango den

Irudiak

Arakaldo /Aiaraldea
Arakaldo /Aiaraldea
Jabi Asurmendi (Bildu) /Aiaraldea
Jabi Asurmendi (Bildu) /Aiaraldea
Victor Egia (EAJ-PNV) /AIaraldea
Victor Egia (EAJ-PNV) /AIaraldea

Victor Egia Larrakoetxea EAJ-PNVko hautagaiak (eta egungo alkateak) eta Jabi Asurmendi Sainz Bilduko hautagaiak gure erredakziora bidalitako prentsa-oharrean jakinarazi dute Durangoko Hauteskunde Batzordea izango dela “zozketa bitartez” erabakiko duena Arakaldoko alkatea zein izango den.

Arakaldon, herriaren biztanle kopuruagatik, zerrendak ez ezik, zerrendetako hautagaiak banaka hautatzeko aukera dute herritarrek; zerrenda bateko zein besteko. Gauzak horrela, hauek dira bi zerrendetako hautagai ezberdinek jasotako bozka kopuruak:

1. Jabi Asurmendi Sainz (Bildu): 42
2. Victor Egia Larrakoetxea (EAJ - PNV): 37
3. Monika Zalabarria Calzada (Bildu): 36
4. Maika Anguiano Ibarretxe (EAJ – PNV): 32
5. Herme Egia Larrakoetxea (EAJ - PNV) edo/ o Maite Mora Biñuales (Bildu): 30.

Bosgarren zinegotzia aukeratzerako orduan bozka kopuruan berdindu egin zuten igandean Herme Egiak (EAJ) eta Maite Morak (Bildu) -30 bozka jaso zituzten biek-. Durangoko hauteskunde batzordeak  zozketa bidez  erabakiko du 5. zinegotzia zein alderdikoa izango den, eta beraz, udal gobernua hautatzerako orduan, balantzak zein aldeetara egingo duen.

Datozen egunetan jakinaraziko dute zozketaren emaitzaren berri, edonola ere, ekainak 11a baino lehenago, hori batia udal gobernuak osatzeko legeak agintzen duen epea.

Iruzkinak

margarita.gutieres.gran ado

Hori eskatzen dute herriko biztanle batzuek, PNVko zinegotzia dimititu behar zuela esaten da herritik eta haserrea da nagusi.

eman dezala behingoagatik EAJk demokrazia erakustaldi bat eta ez dezala zinegotzi horrek akta hartu!

Dakizuen bezala, zozketaz erabaki da gaur Arakaldoko 5. zinegotzia Herme Egia (EAJ - PNV) edo Maite Mora (Bildu) izan behar zen. Gaur 10eta ezin izan da helegitea ospatu arazo informatikoengatik eta azkenean arratsaldeko 3etara arte luzatu da. Eta arartsaldeko 3ak arte Durangoko epaitegietan izan dira gure Monika eta gure Maite urduri erabakiaren zain. Bildu bezala, gure jarrera izan da defendatzea ez dagoela berdinketa eta zerrendarik bozkatuena Bildu izan dela eta beraz, Bilduren hautagaia izan behar zen zinegotzia, besteak beste, ulertzen dugulako hori dela herriaren nahia. Baina, legea interpretatu behar zuen funtzionarioak ez du horrela ikusi eta adierazi du legearen arabera, zozketa egin behar zela. Zozketa eginda, EAJ-PNVren hautagaia atera da, alegia, Herme Egia. Beraz, nahiz eta Bilduk bozka gehiago eskuratu izana, EAJ-PNV-ko 3 zinegotzik eta Bildu-ko 2 zinegotzik osatuko dute Arakaldoko udal gobernua.

Arakaldoko Bildutik argi utzi nahi dugu gure balorazioa honen aurrean eta ezin da besterik izan, erabaki eta egoera horrekin ez da betetzen herriaren nahia. Izan ere, hauteskundeen emaitzak ahaztuta, herritarren gehiengoak guri babesa eman gabe garaile ateratzea zozketa baten bitartez, oso garaipen gazi-goxoa izango litzateke, gaziagoa, goxoa baino. Zaila da ulertzea XXI. Mendean Europa garatutzat jotzen den batean, herri bateko gobernua 4 urtetarako zozketa batez erabakitzea, batez ere, kasu honetan bezala, datu gehiago daudenean, boto gehien duen zerrendak, alegia. Demokraziaren kontzeptuarentzat txantxa txar bat dirudi beste ezer baino.

Edonola ere, ahaleginduko gara gure herriaren alde lan egiten eta gure programan azaldu ditugun proiektuak eta gobernatzeko era aurrera eramaten. Batez ere, zuei herritarrei zor dizuegulako. Zuek emandako babesa eta gure alde egindako lana ezin daitekeela beste era batean eskertu. Eta jakin ezazue, gure 2 zinegotzi horiek 120 direla, herriko biztanle guztiak direla eta jarraituko dugula zuekin kontatzen eta herriko biztanleak elkartzen herria berpizteko eta herria astintzeko. Azken finean, gobernu morala gurea da, guri eman diguzuelako zuen babesa.

aupa javi orain kontatu beharko dugu zer egiten ari duten ez digute ematen merezi duguna

Kaixo Aitor,
Gure bi zinegotzi horiek behintzat, horrela egingo dute eta herri guztia deituko dute asanbladaren bitartez ideiak edo erabakiak hartzeko. Albiste honekin ere herriaren zati handi bat haserretuta dago, eta etsita, askok esan didate berriz ez dutela bozkatuko eta horrelako esaldiak. Baina orain tortillari buelta eman behar zaio eta aurrera egin eta herriaren alde lan egin. Eta zuk diozun bezala herria udaletxera eramaten, herri guztiarekin kontatzen.

Ikusten da, beraz, kanpokoak ez direla deitu behar, regina otaola asko daude Euskal Herrian, sinisten duten demokrazia horri sua emango lioketenak gobernatzearen alde.

Espero dut asanblada bidezko gobernua aurrera eramatea, aipatu nuen bezala, denek eskubide berdinen jabe, noski. Horrela zein alderdik irabazi garrantziarik ez du edukiko eta herri txikia izanik aukera paregabea duzue benetako demokrazia partehartzaile baten alde egiteko.

Hala ere, legea interpretatu behar zuenak, kasu honetan, ez dio jaramonik egin herriaren nahiari.

Horrela esaten omen du legeak David. Eta badirudi ez dagoela beste irtenbiderik.

Azkenean zozketaz erabaki da Arakaldoko 5. zinegotzia eta zozketa PNVren alde suertatu da. Beraz, PNV 3 zinegotzirekin gelditzen da eta Bildu 2rekin. Bilduk bozka gehiago eduki arren. Gezurra dirudi XXI.mendeko "Europa garatuan" herri baten gobernua 4 urtetarako erabakitzeko zozketa bat egitea.

nik uste dut ez dela zozketarik egin behar argi dago nor irabazi behar duen eta BILDU da.jakiten dudanean nor irabazi duen hemen jarriko dut espero dut laster jakitea

Bata edo bestea atera, mundua ez da bukatuko. Hala ere, logikoena boto kopuru gehien ateratakoa irtetzea izan litzateke nire ustez.

Beno 10etan jakingo genuen zerbait baina antza Durangoko epaitegietan Arazo informatikoak izan dituzte Eta oraindik Ez dakigu ezer. Laster jakitea espero dugu. Segurua dirudien bakarra da Zozketaz egingo dela.

Arazoa da guk ezin dugula gure kabuz erabaki zein aukeratu, baizik eta legeak bi irtenbide horiek markatzen duela. Dena den, Aitorrek esaten duen bezala gure asmoa da guztion artean gobernatzea biharko emaitza bata ala bestea izanda. Gainera, guztion artean esaten dugunean ez dugu esaten zinegotzi guztien artean, baizik eta herritar guztien artean.

Beno, arratsaldez Durangoko hauteskunde batzordearekin hitz eginda, esan digute bi irtenbide egongo liratekeela. Lehenengoa zozketa eta esaten duzuen bezala, ba errepublika bananera baten irtenbidea, nire iritziz. Bigarrena, zerrenda bozkatuenaren hautagaia aukeratuko lukete. Hori esan digu epaitegiaren funtzionari batek. Hala ere, epaileen esku gelditzen omen da irizpide bat edo bestea erabiltzea.

Bihar ikusiko dugu.

Zergatik ez beste bozka bat egiten? zozketa bidezko sistema hau memokrazia baten irudia da.

Benetan flipatzekoaaaaaaaaaaaaaa! Logika apur bat... pertsona bera bozkatuko da, bai, baina horrela bada aukeratutako bera izan beharko litzateke alkate, eta, hortaz, bostgarren zinegotzia bere alderdikoa izan beharko litzateke.

Dena den, ikusi da ere alderdia bera bozkatu behar dela, eta argi dago Bilduk bozka gehiago lortu dituela, beraz, bi bozkatzeko bide hauek indarra galduko lukete alkatea EAJ-koa irteten bada, oinarrizkoa den horri bizkarra eman diotelako...

Popurri demokratikoa dagoela iruditzen zait, alde batetik alderdi bozkatuenaren demokrazia eta bestetik gobernukideak banan banan aukeratzearena... azkeneko hau nire aldetik interesgarria da, baina ez du izaterik gaur egungo antolakuntza sistematikoan... arraroa da asko, eztabaida sakon bat ager zitekeen honen inguruan, erraza ez baita gaia, baina zozketarenak arrazoiketa guztiak apurtzen ditu...

herri txikia izanda ordezkaritza sistema garbiagoa beharko luke... asanbladak egitea erraza dute, ordezkariak aukeratu dituzte, eta alderdikerietan erori gabe denen artean goberna dezatela... hori da niretzat koherenteena, alderdien etiketa guztiak ezabatzea...

Bihar goizeko 10etan hartuko omen du epaileak erabakia. Adi egongo gara zer ebatziko.

bai bitxia, demokrazia denon ahotan eta azkenean alkatea zozketa bidez aukeratu beharra...

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>