XXIV.Gorobel Ibilaldia azaroaren 7an egingo da

Irudiak

XXIV.Gorobel Ibilaldiaren kartela./ Mendiko Lagunak.
XXIV.Gorobel Ibilaldiaren kartela./ Mendiko Lagunak.
Ibilaldiaren profila./ Mendiko Lagunak.
Ibilaldiaren profila./ Mendiko Lagunak.
Gorobel Ibilaldia 2009./ Endika Larrazabal
Gorobel Ibilaldia 2009./ Endika Larrazabal
Tologorriranzko igoeran zeharkatzen den pagadi ikusgarria./ Jon Apodaka
Tologorriranzko igoeran zeharkatzen den pagadi ikusgarria./ Jon Apodaka
Gorobel Ibilaldia 2009./ Arkaitz Pedrajas
Gorobel Ibilaldia 2009./ Arkaitz Pedrajas
Gorobel Ibilaldia 2009./ Endika Larrazabal
Gorobel Ibilaldia 2009./ Endika Larrazabal

Urtero bezala, Mendiko Lagunak mendi taldeak jendeak Gorobel mendilerroaren natura-inguruneaz jai-giroan gozatzen jarrai dezan antolatu du ibilaldi arrakastatsu hau.

Aurten, ibilaldi bakarra egongo da, 38 kilometrokoa, baina ibilaldia guztia egin nahi ez dutenek Gorobeleko Barrerilla izeneko atakan bidezidor bat hartu eta zuzenean Goizale aterpera hurbilduko dira, orotara, 28 kilometro eginez.

Ibilaldiari goizeko 7:30-8:00 bitartean emango zaio irteera eta partaideek herriko plazan jaso beharko dituzte kontrol txartelak. Irtenaldia hasi bezain laster, Mendeika herrira helduko dira mendizaleak. Mendeikatik hegoalderantz jarraituz Lendoñogoitira helduko dira eta, jarraian, mendilerro honetako pagadi ikusgarrienetariko bat zeharkatuz, Gorobelera igoko dira eguneko aldapa handienak gaindituz. Senda Negrako paisaia igarota, Barrerilla izeneko atakara helduko dira eta puntu zehatz horretan batzuk Goizale aterperaino joango dira eta besteak Bedarbide, Solaiera eta Goldetxoko atakarantz joango dira. Bertatik, Gorobel mendilerroaren barrenean Mojón Altoko tontorrera helduko dira eta, ondoren, hiru kilometro inguru pasata, ibilbide luzea egiten ari direnak ere Goizale aterpera helduko dira.

Aterpean jateko eta edateko aukera egongo da, eta hortik Tologorriko tontorrera hurbildu ostean, Amurriorantz abiatuko dira Menerdigako atakan zehar, goizean igotako desnibela jaitsiz. Belandiara helduta, Eskortzako mendigunetxoa igo eta Amurriora Aiarako Etxegoien auzotik bueltatuko dira.

Antolatzaileen esanetan “martxa honen helburua jendeak paisaia eder eta berezi hau ezagutu eta mirestea da, argazkiak egin ditzala edo begira dezala, besterik gabe, guztia txalaparta eta trikitixen soinuaz girotuta. Jendeak ibiltzeko eta gozatzeko nahiekin parte hartzea nahiko genuke, eta ez korrika egitera etortzera, horretarako jadanik baitituzte txapelketa propioak”.

Ibilaldiari buruzko informazio gehiago Amurrioko elkarte honek Jose Pikaza kalean daukan egoitzan astearte eta ostegunetan 19.00etatik 21.00etara eskuratu dezakezue. Aldi berean, www.mendikolagunak.com web-orrian informazio ugari ere aurki dezakezue eta bertan ere ibilaldian parte hartzeko izena emateko aukera dago.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>