XX. mende hasierako baserri giroko gizartea ikusgai Felipe Manterolaren argazkien bidez

Irudiak

Felipe Manteroak baserriko bizimodua islatu zuen bere lanean / Euskomedia Fundazioa
Felipe Manteroak baserriko bizimodua islatu zuen bere lanean / Euskomedia Fundazioa

“Felipe Manterola. Baserri giroko gizarteko argazkilaria" izeneko erakusketa zabaldu zen pasa den astean Artziniega Museoan. Erakusketa horretan Zeanuriko argazkilariak egindako irudirik onenak biltzen dira eta, horien bidez, XX. mende hasierako Bizkaiko baserri-eremuko bizimoduan murgildu gaitezke. Guztira, familiak utzitako 75 argazki daude, bai eta kamerak, postalak eta bideo bat.

Felipe Manterola, esan bezala, Zeanurin sortu zen 1885ean, eta XX. mendeko lehenengo urteetan Arratia inguruko jendea eta jarduerak erretratatzen hasi zen. Modu dokumentalean egin zuen behar hori, baserritarrak, udatiarrak, umeak, erromeriak, janzkera, lanabesak eta beste hainbat gauza islatuz. Garrantzi handiko beharra egin zuen Manterolak, garai hartan gizartea erabateko iraultza baten atarian zegoelako. Azken batean. industralizazioa eta garraio-modu berriak ate joka zituen gizarte bat erretratatu zuen, sano lekukotasun garrantzizkoa utzita.

Erakusketa museoaren aldi baterako erakusketa-aretoan ikusi daiteke urtarrilaren 8ra bitartean, eta sarrera doakoa da.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>