“Valle de Llanteno” arte eskolak 25. urteurrena ospatuko du

Irudiak

haizeola /haizeolak.com
haizeola /haizeolak.com
Egitaraua
Egitaraua

Erantsiak

“Valle de Llanteno” arte eskolak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurren hori ospatu nahian ekainaren 23tik eta 26ra bitartean zenbait jarduera egingo dituzte Lantenon.

Ekainaren 23an, osteguna, 20:00etan hasiera emango zaio ikasleek 25 urte hauetan egindako lanen erakusketari. Erakusketa hau ekainaren 24tik 26ra ikusi ahal izango da. 22:00etan eta San Juan eguneko sua dela eta, sorginaren erreketa egingo dute txokolatada batez lagundurik.

Hurrengo egunean, ekainaren 24an, ostirala, 10:00etan Haizeolak, Mendiko-olak topaketak aurkeztuko dira. Jarduera honetan haizeolak egingo dira eta larunbat gauean piztuak egongo dira. Egunsentian labe bat irekiko da burdina ateratzeko. Haizeolak burdina lantzeko mendian egiten ziren olak ziren.

Bestalde, ostiralean bertan 21:00etan Puro Luego taldeak joko du eta ekainaren 25an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eskola eraikuntza atzealdeko hormetan mural bat egingo da. 21:00etan Olesia Kryvonos-en harpa kontzertua izango da.

Ekainaren 26an, igandea, labe guztiak irekiko dira 12:00etan eta 14:00etan herri-bazkaria egingo da.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>