Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoia asteburuan erabakiko da

Irudiak

Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoia asteburuan erabakiko da
Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoia asteburuan erabakiko da

Atzo jokatu ziren Tertangako pilotalekuan Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoiaren lehen kanporaketak. Orotara zortzi bikotek hartu dute parte eta finalaurrekoetarako pasea erabaki zen atzo. Aurten txapelketak Igor Bilbao "Bilbo" iazko txapeldun zenduaren oroimenez memorial izendapena jaso du.

Partida lehiatuak izan ziren batez ere Mikel eta Irabien bikoteak Karilo eta Telleren aurka jokatutakoa, markagailua ezin estuagoa izan zen 22 eta 21 gailendu baitzen laudioko bikotea tantu luze eta gogorrak tarteko, dena den, garaileak partida ia osoan zehar aurretik izan ziren. Anton eta Ionek osatutako bikoteak ere lana gogotik egin behar izan zuen bere final laurdenetako partida irabazteko. Sailkatutako beste bi bikoteak Karra eta Anartzek eta Hector ete Buruk osatutakoak izan ziren.

Finalaurrekoak gaur lehiatuko dira; 16:30etatik aurrera Mikel-Irabien eta Karra-Anartz izango dira nor baino nor; amaitutakoan, 17:30k aldera, Anton-Ion eta Hector- Buru izango dira final nagusirako sailkapenaren lehian.

Finalak bihar eguerdian jokatuko dira, 12:00etan hirugarren eta laugarren postualk erabakitzeko partidak izango dira, eta amaitutakoan, 13:00ak aldera, final nagusia jokatuko da.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>