Udalbatzak aho batez adostu du Garoñaren bizitza luzatzearen aurkako mozioa

Irudiak

Garoñako zentrala / H. Pastor Fernández (http://www.flickr.com/photos/bichohoja)
Garoñako zentrala / H. Pastor Fernández (http://www.flickr.com/photos/bichohoja)
Udalbatzak aho batez adostu du Garoñaren bizitza luzatzearen aurkako mozioa

Estatu espainiarreko Industria Ministerioak berriki azaldu duenez, Garoñako Santa Mariako zentral nuklearraren bizitza baliagarria beste 6 urtez luzatzeko asmoa dute. Beraz, 2013an beharrean 2019an itxiko litzateke. Garoñaren eragin-eremuan dago Urduña eta horrek arriskua dakar ingurumenarentzat nahiz osasun publikoarentzat.

Hori dela eta, zentral nuklearra lehenbailehen ixtea abiapuntutzat duen mozioa aurkeztu zuen Bilduk atzoko udalbatzan eta zinegotzi guztiek (11) mozioarekin bat egin zuten. Horrez gain, Alderdi Popularrak emandako boto partikularraren edukia, bere osotasunean, mozioaren testuari eranstea erabaki zen.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>