Udalak osatu eta hurrengo lau urteetarako alkateak hautatu dira

Irudiak

Josune Irabien izendatu dute alkate Amurrion
Josune Irabien izendatu dute alkate Amurrion
Amurrioko udalbatza aretoa
Amurrioko udalbatza aretoa
Aiarako udalbatza eratzeko saioa
Aiarako udalbatza eratzeko saioa
Natxo Urkixo  izendatu dute alkate Laudion
Natxo Urkixo izendatu dute alkate Laudion
Udalbatza eratzeko saioan Josu San Pedro izendatu dute alkate Orozkon
Udalbatza eratzeko saioan Josu San Pedro izendatu dute alkate Orozkon
Itziar Duoandikoetxea Bingen Larizgoitiaren eskutik makila jasotzen
Itziar Duoandikoetxea Bingen Larizgoitiaren eskutik makila jasotzen
Karlos Arranz Urduñako alkate berria bozkatzeko momentuan
Karlos Arranz Urduñako alkate berria bozkatzeko momentuan

Bideo erlazionatuak

Amurrio: Josune Irabien (EAJ)

Goizeko 9:30etan osatu da Amurrioko Udala. Lehenengo bozketan EAJko 7 zinegotziek euren hautagaiaren aldeko bozka eman dute; Bilduko beste 7 zinegotziak abstenitu egin dira, eta PPko bi zinegotziek eta PSEko besteak euren burua bozkatu dute; hautagietako batek ere ez du lortu beharrezkoa zen gehiengo osorik, eta beraz zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute alkate; Josune Irabien Marigorta EAJko hautagaia hain zuzen ere.

Udalbatza aretoan hainbat alderdietako kide esanguratsu egon dira presente, bai eta 24 urtean alkate izan den Pablo Isasi ere. Josune Irabien Marigorta Amurriko alkate berriak eskertu egin du lehenik eta behin Pablo Isasik urte guzti hauetan egindako lana eta "bere lanaren balioa eta lanerako gaitasuna" azpimarratu ditu. Era berean gogoan izan ditu alkatetzara iristeko lan handia egin duten eta "jadanik gurekin ez dauden" EAJ kideak.

Herritarrek "aldaketaren alde" bozkatu dutela adierazi du Irabienek, "eta orain erantzukizun handia dugu jasotako ekarpen guztiak aurrera ateratzeko". Irekitasuna, hurbiltasuna, elkarrizketa eta lana izan dira alkate berriak bere hitzaldian azpimarratu dituen balioak, "guztiontzat lan egingo dugu". Alkate jeltzaleak aurrera begirako lana "iraupen luzeko lasterketa" bat dela adierazi du, "bide handia egin badugu ere, oraindik ere sasoia hartu behar dugu, eta zentzu horretan pazientzia eskatzen dugu". Azkenik, hitzaldi handietarako garaia baino, "guztion artean lanean jartzeko ordua" dela adierazi du Josune Irabienek.

Aiara:Josu Artetxe (Bildu)

Aiara udalerrian ostera, goizeko 9:00etan hasi da batzarra. Hau hasi aurretik herritar ugari gerturatu dira ingurura, udalbatza berriari harrera egiteko asmoz. Legeak hala agintzen duelako zinegotzi kargua onartu dute zinegotzi guztiek, erregeari fideltasuna agintzea barne. PPko zinegotziak zin egin du, besterik gabe. Jarraian alderdi bakoitzak bere hautagaia aurkeztu eta bozkatu du. Gauzak honela, berdinketa eman da Bildu eta EAJ-ren artean (launa), eta Josu Artetxe Bilduko hautagaia izendatu dute alkate berri bezala; zerrendarik bozkatueneko hautagaia baita.

Alkate berriaren lehen adierazpenak euskaraz izan dira. Eskerrak eman nahi izan dizkie aiaratar guztiei, baita "Lehentasunezko erronka, hemen eta Euskal Herria osoan, egoera demokratikoa lortzea izango dela eta horri begira lan egingo duela udal honek, guztion eskubide zibil eta politikoak onartuak izan daitezen. Horregatik bortxa adierazpen oro behin betikoz eta baldintzarik gabe desagertu dadin eskatzen du Bilduk, baita mehatxuak, presioak, jazarpenak, atxiloketak eta torturak ere". 

Laudio: Natxo Urkixo (Bildu)

Laudion ere, alderdi bakar batek ere ez du lortu erabateko gehiengorik, eta beraz, zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute alkate Udalbatza aretoa jendez gainezka zegoela. Alkatetza Bilduren edo EAJ-PNVren aldekoa izatea PSEko bi zinegotzien bozkaren araberakoa zen, eta bezperan PSEeko zuzendaritzako kide batek komunikabideetan zabaldu zuen Laudioko zinegotziek ez zutela EAJko hautagaia babesteko eta euren hautagaiaren aldeko bozka emango zutela. Udalbatza eratzeko momentuan horrela gertatu da; Bilduko 6 zinegotziek Natxo Urkixo hautagai independentistaren alde bozkatu dute, EAJko seiek Mikel Lasa hautagai jeltzalearen alde, PPko zinegotziek Mikel Lasa babestu dute, Omniako zinegotzia abstenitu egin da eta azkenik PSEko biek Txaro Sarasuaren alde bozkatu dute.

Horrela, zerrenda bozkatueneko zerrenda burua izendatu dute alkate, Bilduko Natxo Urkixo alegia. Momentu horretan Mikel Lasa hautagai jeltzalea bere eserlekutik altxatu eta alkate berriari eskua eman dio zoriontzearekin batera. Udalbatzak txaloz jaso du izendapen berria eta alderdi guztietako kideek hitza hartu dute euren bozkaren zergaitia azaltzeko.

Udaleko Osoko bilkura bukatutakoan, alkate berriak eta Bilduko kideek ospakizun ekitaldia egin dute Pio XII kalean herrritarrez ingurututa. "Ilusio handiarekin heltzen diogu erronkari" adierazi du alkate berriak "alderdi guztiekin batera lan egin eta akordioak erdiesteko prest, hala Udalean ordezkaritza lortu dutenekin nola lortu ez duten Aralar eta Ezker Batuarekin ere". 

Orozko: Josu San Pedro (Adie)

Josu San Pedro izendatu dute alkate Orozkon. Goizeko 10:15ean izan hasi da saioa Udaletxean bertan eta halantxe geratu da botoen emaitza: Josuk (ADIE) 5 boto lortu ditu, Juan Antonio Olaguenagak (EAJ-PNV) 4 eta BILDU koalizoak bat ere ez, abstenitu egin dira. Halandaze, Josu San Pedro izango da datozen urteetan Orozkoko alkate. Aretoa jendez lepo egon da eta herriatarren aldetiko txalo bero batekon eman zaio amaiera saioari.

Artziniega: Agurtzane Llano (EAJ)

Artziniegan ere ez da sorpresarik egon; udalbatza berria osatzen duten zinegotzien bozketak ez du erabateko gehiengorik erdietsi, eta beraz zerrenda bozkatueneko burua bihurtu da alkate. Bilduko zinegotziak abstenitu egin dira, Alderdi Popularrak bere buruaren alde bozkatu du eta EAJk ordea Agurtzane Llano hautagai jeltzalearen alde egin du.

Arrankudiaga-Zollo: Itziar Duoandikoetxea (Bildu)

Itziar Duoandikoetxea izendatu dute alkate Arrankudiaga-Zollon. Goizeko 11tan hasi da saioa Udalatxean eta bilduk 4 boto jaso ostean gehiengoa lortu du PNV-k lortutako 3en aurrean. Gauzak horrela azken zortzi urtetan alkate izan den Bingen Larizgoitiak agiente makila pasatu dio Itziar Duoandikoetxea alkate berriari

ARGAZKI BILDUMA: Ikusteko KLIKATU HEMEN.

Iruzkinak

Okondotarrari:
Borodatezko lana egiten duen elkarte bat gara, eta egia da bai, okondon hutsunea dugula, ez baitugu erredazkio lanean parte hartzeko jenderik aurkitzen... Ahal duguna egiten dugu, eta gustura emango genioke espazio gehiago Okondori, jendea behar horretarako baina, animatuz gero, gurekin harremanetan jartzeko eta laguntzeko ateak zabalik dituzula jakizu...
Adeitasunez, ondo izan!

gu beti ahaztutak

Urduñan Carlos Arranz (bildu) izango da alkate berria. Bilduko sei zinegotziek babesa eman diote; EAJko lau zinegotziek orain arte alkatetzan izandako Ricardo Gutierrezez alde bozkatu dute, PPko hautetsiak bere alde bozkatu du. Jendetza batu da udalbatzan.

aupa BILDU LAUDIO AUPA NATXO!!!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>