Udalak mugak egiaztatzeko batzorde bat sortuko du

Irudiak

Mapan gorriz adierazitako herrien mugak zehaztuko dira./ Google Maps 2010.
Mapan gorriz adierazitako herrien mugak zehaztuko dira./ Google Maps 2010.

Baranbio, Larrinbe, Lezama eta Saratxo herrietako mugak zehaztuko dira, beharrezko mugarriak jartzeko nahiarekin.

Aipatutako batzordeak hainbat bileraren bidez mugarri bakoitzaren kokapena zehaztu edota mugarri berriak kokatzeko lekuen kokapena ezarriko du. Horrela, akta bete eta mugarrien lotura-lerroa deskribatuko da. Herri bakoitzaren batzordekideez aparte udaleko arduradun batek eta Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko basozain batek ere parte hartuko dute jarduera horretan.

Batzordekide hauek lekua ondo ezagutzen dutenez eta  burututako ikerketak direla-eta, mugarriak non zirela jakingo dutela pentsatzen da. Bilerak eta mugaketak burutzeko egunak partaide guztien artean adostu ostean jakinaraziko dira.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>