Udalak genero-indarkeria kasuetan esku hartzeko I. protokoloa onartu du

Irudiak

Familia barruko indarkeria kasuetan esku hartzeko protokoloa / Emakunde, Urduñako Udala
Familia barruko indarkeria kasuetan esku hartzeko protokoloa / Emakunde, Urduñako Udala

Genero-indarkeriaren biktimak artatzerakoan instituzioen arteko koordinazioa hobetzea da protokoloaren xedea eta, horretarako, jarraibide homogeneoak ezarri dira. Halaber, bertoko profesionalen prestakuntza indartu nahi da, hiritarrei ahalik eta arretarik onena eskaintze aldera. 

Protokoloa laster eskuragarri egongo da udalaren webgunean (www.urduna.com).

Zer da “emakumeen aurkako indarkeria”?

Nazio Batuek 1993an honela definitu zuten: “emakumea izatean oinarri duen indarkeria-ekintza oro, emakumeentzako kalte edo oinaze fisikoa, sexuala edo psikologikoa dakarrena, horrelako ekintzen mehatxuak, bortxak edota askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, jendaurrean nahiz pribatuan gertatzen direnak aintzat hartuta”.

Eraso baten aurrean: Zer egin? Nora jo?

LARRIALDIAK

Urduñako osasun-zentroa itxita badago:

  • Amurrioko anbulatorioa

      Landako kalea z/g - 945.025.900-901

  • Laudioko anbulatorioa:

      Zumalakarregi etorb. z/g - 946.007.480

DYA: 944.101.010

Urduñako Gurutze Gorria (anbulantzia-zerbitzua): 945.38.32.22

SOS DEIAK: 112

ZERBITZU SOZIALAK

Gizarte-langilea

EIZE (Gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko taldea): 945.38.36.45

SEGURTASUN INDAR ETA KIDEGOAK

Udaltzaingoa

Laudioko Ertzaintza: 944.063.860

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>