Udalak bizikletak lagatzeko zerbitzua imini dau martxan

Irudiak

Orozkoko turismo-bulegoa
Orozkoko turismo-bulegoa

Orozkoko Udalak, turismo-bulegoaren bitartez, asteon bizikletak lagatzeko zerbitzua imini dau martxan. Bizikletak lagatzeko puntua Orozkoko Museoan egongo da eta jentearen esku zortzi bizikleta egongo dira: tandem bi, beste bi elektriko, bi umeentzakoak eta beste bi bizikleta normalak. Zerbitzua eguenetik domekara bitartean egongo da eskura etenik barik, baita jaiegunetan bere. Eguen, bariku eta domeketan goizez egongo da zabalik,10:00etatik 14:00etara, eta zapatuan arrasteiz, 17:00etatik 19:00etara.

Josu San Pedro Orozkoko alkateak adierazo dau ekimen honek helburu bi daukazala; alde batetik “bizikletaren erabilera sustatzea, garraio modu sostengarria den heinean”, eta bestetik “biztanle eta bisitariei herria ezagutzea erraztuko dien tresna bat eskaintzea”. Halandaze, alkateak orozkoar guztiak animau ditu “zerbitzu hau erabiltzera, ez bakarrik aisialdirako beste aukera bat bezala, baita eguneroko bizimoduan garraiobide praktiko moduan erabiltzeko ere”.

Bizikletak lagatzeko zerbitzu hau erabili gura daurienek horretarako iminiko dan postura joan beharko daurie eta han nortasun agiria erakotsi. Zerbitzua erabilteko 5 euroko fiantzea itxi beharko da eta inprimaki bat bete. Bizikletak lau orduz ibili ahal izango dira, eta prezioa 1 eta 5 euro bitartekoa izango da, bizikleta muetaren araberakoa. Udalak adierazo dau, era berean, galarazota dagoala bizikletagaz herritik urteitea .

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>