Udalak 2012ko aurrekontua onartu berri du

[.jpg] 2 erantzun

Irudiak

Amurrioko Udaletxea. / Aiaraldea
Amurrioko Udaletxea. / Aiaraldea

2012ko udal-aurrenkontuak talde politiko gehienen babesa lortu zuen ostegunean egindako udalbatzan. Udal gobernuak aurkeztutako proiektuaren alde agertu ziren PSE eta PP, Bildu, ordea, abstenitu zen. Horrela, Amurrioko Udalak 13.370.355.21 euroko aurrekontua izango du aurten.

Hala ere, alderdi gehienek desadostasunak agerian utzi zituzten, EAJk izan ezik, noski. Zinegotzi sozialistak eta popularrek desadostasunak baztertu zituzten, aurrekontuaren onapernari lehentasuna ematea hobetsiz. Bilduk, aldiz, gauza ugari kritikatu zituen -euskara taldeen laguntzek, kooperazio proiektuek, berdintasun planak eta giza zerbitzuek diru gehiago behar dutela-, baina azkenerkoa koalizio independentista abstenitu egin zen aurrekontuaren bidea ez oztopatzearren.

Alderdi guztien iritziz arduragabekeri hutsa izango litzateke kontrakoa, hau da, 2012an udal-aurrekonturik ez edukitzea. Zentzu horretan, Josune Irabien alkate jeltzaleak pozik zegoela adierazi zuen, oso lan tresna garrantzitsua baita aurrekontua.

Dena den, osoko bilkura honetan erabaki gehiago hartu ziren; besteak beste legeak arriskutsutzat jotzen dituen txakurrak edukitzeko ordenantza aldatu zen. Aurrerantzean, norbaitek horrelako animali bat edukitzeko baimena eskuratu nahi badu, ezin izango du aurrekari legalik izan. Pertsona horrek bizikidetzan gatazkak sortzeagatik salaketa bat edukiz gero, Udalak neurriak hartu eta baimen hori ezeztatzeko ahalmena izango du.

Bestalde, ostalaritza negozio bat irekitzeko baldintzak ere aldatu ziren udalbatzan. Etorkizunean, lokalen artean egon behar diren tarteak murriztuko dira.

Jose Angel Biguriren askatasunaren aldeko mozioa onartu zen

Bukatzeko, Bildu koalizioak premiazko mozio bat aurkeztu zuen Jose Angel Biguri Aiarako euskal preso politikoaren askatasuna eskatzeko. Menagaraiko presoak  gaixotasun larria du eta duela aste batzuk ebakuntza egin zioten.

Premiazko mozioa zenez, talde politiko guztiek bozkatu behar izan zuten udalbatzan gaia eztabaidatuko zenentz. PSEk eta PPk ezezkoa eman zuten, baina EAJ eta Bildu alde agertu ziren.

Menagaraiko presoaren askatasuna eskatzeko mozioaren kontra agertu ziren PSE eta PP, Bildu alde agertu zen eta EAJ abstenitu. Mozioak aurrera egin zuen beraz.

Iruzkinak

Eta Amurrioko "Camps" alkateordeak egindako trapitxeoei buruz ez duzue ezer ezaterik? http://bit.ly/xvQKzn

Kanibe beti behatza sartzen...

PNV abstenitu Biguriren mozioan? baina zer da hau? aurretik utzi pasatzen horrela ondo geratzen dira, baina ondoren babesa emateko presta ez daude!!! PNV noren alde zaude? zure "jefea" de Urkullek hitz politak botatzen ditu prentsa aurrean baina gero herriz herriz horrelako gauzak gertatzen dira. Galdakao edo Basaurin preso dagoen Txus-en askatasunaren alde mozio bat sartu zen eta PNVk baietz bozkatu zuen... amurrion noiz aldatuko zarete? Josune nik uste nuen elkartasuna adierazteko kapaza izango zinela ... baina ikusten dutezetz.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk.
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54
 
Aiara etorbidea 9
Amurrio , Araba , 01470
945 06 66 84