Udalak 12 lanpostu sortuko ditu Jaurlaritzaren plan baten bidez

Irudiak

Okondon 12 lanpostu sortuko dira /Aiaraldea
Okondon 12 lanpostu sortuko dira /Aiaraldea

Lanpostuak abendutik aurrera sortuko dira, lau hilabetez. Gobernuak milioi erdi euro baino gehiago emango die Aiaraldeko udalei enplegua sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak aurtengo martxoan enplegua sustatzeko laguntza-lerro bat onartu zuen, krisi ekonomikoaren eragina jaso duten inguruetan enplegu sustatu eta, hala, EAEko 4000 langabetu inguru lan-munduan txeratzeko helburuz. Plan horren bidez 20 milioi euro bideratuko dira, eta gure eskualdeko udalek guztira 577.000 euro jasoko dute. Zenbateko horretatik, %20 Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileentzat izango da, eta %35 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako kontratazioetarako erreserbatuko da. Laguntza horiekin, kontratazio-gastuen %75 ordainduko da.

Esan bezala, Aiaraldeko udalek milioi erdi euro pasatxo jasoko dute. Izan ere, Aiaraldeak langabezia-tasa handia dauka, EAEko batez bestekotik gora. Plan horren bidez bideratuko den dirua ondorengo moduan banatuko da: Laudiok 208.000 euro izango ditu 16 lanpostu sortzeko, Amurriok 97.000 euro zortzi lanposturako, Aiarak 91.000 euro zazpi kontratu egiteko, eta 137.000 euro Okondon hamabi lanposturako. Hain zuzen ere, Okondo izango da diru hori erabiltzen lehena, dagoeneko iragarri baitu mantentze-lanetako 8 lanpostu, baso-langile 3 lanpostu eta beste bat turismo-sustapeneko lanpostu baterako. Lau hilabeteko kontratazioa izango da kasu guztietan, abendutik aurrerakoa. Lanpostuak langabezian dauden eta prestazioetarako eskubidea galdu duten Okondo herritarrek eskuratu ahal izango dituzte. Horretarako, interesatuek Lanbideko bulegoetara jo beharko dute.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>