Udal Golf Eskolak bere ateak itxi ditu
Udalaren eta golf zelai publikoa kudetazeko kontratua zuen enpresaren artean kontratuaren kopurua murrizteko negoziazioak huts egin eta gero, igandetik etenda dago kontratua. Hala ere, udalak golf zelaiaren erabiltzaileekin kontaktuan jarriko dela iragarri du, haiek zelaia kudeatzeko proposamena egin eta behin betiko itxiera saihesteko.
42.000 eurotik gorako galerak urtero
Prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, udalari urtean 42.491€ diru galerak sortu izan dizkio golf zelaiaren esplotazio eta mantentzea; gehiegi, instalazioak duen "erabilpen eskaserako" aipatzen dutenez.
Gauzak horrela, Taldesport enpresarekin, golf zelaiaren kudeaketa eta mantenua egiteko kontratatutako enpresarekin, negoziaketak burutu zituzten instalazioaren benetako beharrei egokitu asmoz. Hasiera batean aurre-akordio batera heldu ziren bi aldeak, akordio horren arabera, udalak hilean 1.000 euro ordainduko lizkioke enpresari eta ura zein argindar gastuak ere instituzioak ordainduko lituzke. Oharrak aipatzen duenez, ordea, hurrengo bileran Taldespotek iritziz aldatu eta kontratua bete ezean, bertan behera uzteko apostua egin zuen. Gauzak horrela, igandetik etenda dago golf zelaia kudeatu eta mantentzeko kontratua.
9.000 euro kalte ordainean
Kontratua hautsi izanaren ordainean, udalak 9.000 euro ordaindu beharko dizkio Taldesporti, izan ere legealdia amaitzear zela aurreko udal gobernuak lau urtez luzatu zituen golf zelaia kudeatzeko eta mantentzeko kontratuak; azken hau, hauteskundeak izan eta bi egun beranduago. Gauzak horrela, aurreko udal gobernuaren axolagabekeria salatu dute.
Iruzkinak
Pixkanaka aldatuz joango dira, guztion ahaleginarekin. Egun batetik besterako miraririk ezingo da egin!
Ziur naiz erabakia ez dela erraza izan; baina ni, pertsonalki, Udalak erabaki hori hartu izanaz pozten naiz.
Zentzuz jokatzea iruditzen zait.
Horrelako erabaki gogorrak hartzea egokitu zaio oraingo Udal taldeari; udal kontuetan daukagun zulo ekonomiko larria dela eta.
Argi dago batzuk saiatu zirela (gogoz saiatu ere, hauteskundeak galdu eta bi egunetara PNV Taldesport-ekin kontratua sinatzeaz arduratu baitzen), auskalo zein arrazoirengatik, horrelako azpiegiturak mantentzen. Lotsagarria iruditzen zait!!
Ezin dut ulertu nola egin daitekeen horrelakorik! Erabiltzaile kopurua kontuan hartuta, suposatzen duen gastua kontuan hartuta, herritarron lehentasunei begiratuta... nola mantendu nahi zuten hau kosta ala kosta.
Baina gauza bat ulertu dut; orain ulertzen dut nola den posible urte batetik bestera 600.000€ko defizita pilatzea.
Garai gogorrak datoz Urduñarrontzat; baina guztion artean lortuko dugu Urduña hobeago bat eraikitzea.




lapurreta da guztiona dena xahutzea, azpijokoa da boterea galduta izanda hiriaren etorkizuna lurperatuko dituen erabakiak hartzea... egindakoaren erantzukizunak noiz eramango ditu epaitegiko aulkira jiteko honetakoak? gure lurretan perretxikoak baitira holako jauntxo eskuluzeak