Udako solstizioarekin batera kultur egitarau oparoa

Irudiak

Luiaondo / argazkia: Koldo Zabala
Luiaondo / argazkia: Koldo Zabala
Luiaondoko kultur astearen kartela
Luiaondoko kultur astearen kartela

Udako solstizioa ezinbesteko hitzordua eta ospakizun motiboa izan da kultura askorentzat. Luiaondon ere, san joan bezperako suak eta horrek dakarren jaia ekitaldi ugarirekin jantzi dituzte. Izan ere, ekainaren 18tik 26ra kultur astea antolatu da Aiarako Luiaondo herrian. Egunotan Luiaondon musika, kirola, kultura, artisautza eta umeentzako ekitaldiak uztartuko dira udaren hasiera ospatzeko. Bola-jokoa, eskubaloia, hockey, haurrentzako tailerrak, pailazoak, txirrindularitza, diaporama emanaldia eta beste zenbait ekitaldi izan dituzte Luiaondora hurbildu direnek. 

Asteburuan ere, ekitaldi interesgarriak izango dira, larunbatean esaterako, arratsaldeko 19:00etan "Gerra zibila Luiaondon" izeneko hitzaldia  Asier Perez de Eulateren eskutik eta horren ostean, Juan Angel Lekanda zinemagile laudioarraren "Otsoaren hatsa" laburmetraia. Igandean, XVI. kultur asteari amaiera emateko Luiaondoko frontoian goizeko 10:30etik aurrera parpailagileen elkarretaratzea izango da. 

Orain dela 11 urte 5 lagun elkartu ziren Luiaondon ehoziri-lan ikastaroa egiteko. Handik urtebetera Luiaondoko parpailagileak Gasteizen izandako parpailagileen topagunera hurbildu ziren eta bertan erabaki zuten horrelako zeozer euren herrian antolatu ahal zutela, Luiaondon hain zuzen. Hala sortu zen orain dela 10 urte Luiaondon egindako lehenengo parpailagileen topagunea. Hasiera hartan antolatzaileek ekitaldi xumea eta parte-hartze txikia izango zela aurreikusten zuten baina ezusteko pozgarria jaso zuten 80 parpailagilek izena eman baitzuten. Gaur egun, Luiaondoko pilotalekuan 225 parpailagile batzen dira, ume batzuek ere lan horretan ibilitzen dira. Leku askotatik hurbiltzen dira Aiarara ehoziri-lanetan aritzeko, besteak beste Ponferrada, A Coruña, Zaragoza, Palencia, Catalunya eta Euskal Herriko herri askotatik hurbiltzen zaizkigu. Parpailagileek kultur asteari amaiera emateko Oleta jatetxean herri bazkaria antolatu dute.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>