Txerri askoren zoritxarrerako, hemen dira San Martinak

Irudiak

Jaien egitaraua iragartzen duen kartela
Jaien egitaraua iragartzen duen kartela
Txerri askoren zoritxarrerako, hemen dira San Martinak

Gaur iluntze partean emango zaie hasiera Zolloko jaiei bolandera eta kanpai doinuen artean. Plaza, frontoi eta eliz portale inguruak jai giroz jantziko dira bihartik domekara arte.

Ostegunean, San Martin egunean, Zollora gerturatuko den jendeak, urdinez jantzi berri den frontoian, esku pilota partiduak ikusteko aukera edukiko du eguerdiko 12:30tatik aurrera. Lehenengo umeek jokatuko dute eta gero nagusiek. Berasaluze IX (Berriz) eta Dani Arkotxa (Zollo), Erauzkin (Lemoa) eta Galarza VIren (Lemoa) kontra lehiatuko dira. Bien bitartean Bidebieta trikitixak giroa alaituko du urtero lez. Hala ere San Martinetako ohiturarik zaharrenetarikoa iluntzeko 19:30tan helduko da: Txarrikia. Zollora gosetuta datorren oro etxean egindako ogia eta txerrikia dastatu ahal izango ditu. Goikiriko pandereterek ere erritmoa jarriko diote gauari Bidebieta trikitixarekin batera.

Bezperan tripa ondo bete zutenek ostiralean dantzariei pasatuko diete lekukoa, izan ere gaueko 22:00etan Azido folkloriko taldearen eskutik dantza plaza egongo da.

“Artxila mortxila” hitz magikoek umeez beteko dute frontoia. Eguerdiko 12:00etan agertokira igoko baita Txan Magoa.

Baina magiak ez ditu aizkorak zorroztuko, hori iluntzeko 20:00etan egongo diren aizkolarien lana izango delako. Aritz Irazabal (Ugao) eta Gaizka Lopez (Laudio), Mikel Ussia (Laudio) eta Unai Aldaperen (Dima) aurka arituko dira.

Itxaropen Zikiña, Herrikadak eta Ze Esatek! taldeen kontzertuek doinua jarriko diote gauari eta amaitzeko erromeria egongo da Amaiur taldearekin.

Larunbatean, pasa den urtean bezala, autobus zerbitzua egongo da. Ugaoko geltokitik 19:30etik 22:30era aterako dira ordu erdiro igotzeko, eta jaisteko 02:30etik 5:30 arte Zollotik.

Igandean Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketaren finala jokatuko da eta goizean zehar Aretako trikitilariak entzun ahal izango dira frontoi inguruetatik.

Iruzkinak

gora tomasen odolosteak!!!

Gora GOIKIRIKO PANDERETERA saladenak! :)

Asko pozten naz gazte! berton itxarongo zaituztegu, ia eguraldia lagun dugun!

Gora Zolloko jaiak!! iaz primeran pasa genuen... eta aurten beeeeeeee...han iznago gara!! Aupa zuek!!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>