Tren-zerbitzua ez murrizteko eskatu du EAk

Irudiak

Luiaondoko tren-geltokia / aiaraldea.com
Luiaondoko tren-geltokia / aiaraldea.com

Erredakziora bidalitako prentsa-oharrean jasotakoaren arabera, Eusko Alkartasunak gai horri buruzko mozioa aurkeztuko du Aiarako Udaleko osoko bilkuran. Zehazki, Renferekin negozia dezala eskatuko diote Udalari, murrizketak egin aurreko tren-zerbitzua berrezar dadin lortzeko.

EAko bozeramaile Gonzalo Galenderen hitzetan "herrian gelditzen diren trenak gutxitu izanak arazo handiak sortu dizkie erabiltzaileei. Izan ere, Luiaondoko herritar askok trena erabiltzen du lanera joateko. Are gehiago, gazte asko Luiaondon bizitzen jarri dira, hain zuzen, tren-zerbitzua duelako".

Aiarako Udalak arazoari heltzen ez diola ikusita, EAk mozioa aurkeztea erabaki du, "udal-talde guztien artean erantzun bateratua hitzartzeko Renferen murrizketen aurka".

Galendek gaineratu du Aiaraldeko zenbait herri eta Bilbo lotzen dituen lineak erabiltzaile asko duela, eta horregatik Renfek hobeto zaindu beharko lukeela. Argitu du erabiltzaileek ez dutela eskatzen tren gehiago jartzea, baizik eta daudenak, geltokietan ez ezik, geralekuetan ere gelditzea.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>