Sendabelarrak ikasgai, Menagarain
Aurten langabetu eta nekazal arloarekin zerikusia zuen jendearentzat antolatu du UAGAk Menagarain. Abuztuaren 22tik irailaren 13ra gauzatu da eta 20 bat pertsonek hartu dute parte.
Aditu baten laguntzaz, Laura, gure ingurune hurbilean agertzen diren sendabelar nagusiak ezagutu dituzte bertaratutakoek. Baita, haien gaitasunak, biltzeko garaiak eta moduak ere. Menagaraiko San Pedro auzoan hainbat txango labur eginda 70 sendabelar baino gehiago identifikatu izan dira ikastaro honetan.
Ikasleen arabera, sendabelarretan oinarrituta tratamendu mota ezberdinak egiten erakutsi die iraskaleak. Horren adibide dira ikastaroan prestaturiko Indiako Gaztainondoaren extraktoak (barize, odol-pikoetarako aproposa), olio ezberdinak, txanpuak eta Sanjuanera deritzon pomada.
Arratsalde batez Lumbierrera irteera egin dute ikasleek: "Josenearen instalakuntzak ezagutzeko asmoz, bertakoek sendabelar ekologikoak landatu eta saltzen baitituzte", azaldu du Enara Biguri partaideak.
Hurrengo urtean beste kurtso bat antolatzeko asmoa aurreratu dute ikasleek, aurtengoari jarraipena egiteko intentzioarekin.
Argazki bilduma: Enara Biguri. Ikusteko egin klik HEMEN.









Gehitu iruzkin bat