Saraube Hockey Klubak Euskadiko txapela eramateko aukera bikaina izango du larunbatean

Irudiak

Saraube Hockey Klubak Euskadiko txapela eramateko aukera bikaina izango du larunbatean

Aiarako Sarauko Hockey Klubeko kadeteek Euskadiko areto txapelketan garaile izateko aukera guztiak mantentzen dituzte azken jardunaldiaren atarian. Pasaden larunbatean Donostian Atlético San Sebastián eta RC Jolasetaren aurkako garaipenak eta Santo Tomás Lizeoaren aurrean lortutako binako berdinketa egoera paregabean utzi du talde aiararra.

Urtarrilaren 29an, Getxon, txapelketako bigarren itzulera eta, beraz, azken jardunaldia jokatuko dute gazteek, zeinetan Euskadi mailako txapela eramateko aukera aparta izango duten. Bigarren dira sailkapenean, Santo Tomas Lizeoa K.E.-rekin 5 puntura berdinduta, baina gol diferentziagatik azpitik dira aiararrak (+9 eta +5). 3 partidu jokatuko ditu talde bakoitzak hurrengo larunbatean, eta Aiarako Saraubek garaikurra lehenengo aldiz eramateko berebiziko aukera izango du, orain arteko bide onean jarraitzen badute. Hona jarraian azken jardunaldiaren faltan sailkapena:

               TALDEA                        PJ    PG     PE     PP      GF     GC     DG    P
1    STO. TOMAS LIZEOA K.E.       3      2        1       0       23     14      9      5
2    AIARAKO SARAUBE H.K.        3      2        1       0       11      6        5      5
3    REAL CLUB JOLASETA           3      1        0       2       22     25    - 3      2
4    ATLÉTICO SAN SEBASTIÁN   3      0        0       3       14     25    -11     0

Lortu ezean ere txapelketa biribila burutu izango dute jokalariek, zorte on guztioi!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>