Saratxoko administrazio-batzarra saihesbidearen proiektuaren aurka agertu da

Irudiak

Saratxoko saihebsidearen aurkako parkarta / Aiaraldea
Saratxoko saihebsidearen aurkako parkarta / Aiaraldea

Aldundiak abenduan onetsi zuen proiektua, baina Saratxoko herritarrek “proiektua geldiarazteko” eskatu diote. Lanak urte amaieran hastekoak dira.

A-625 errepidean egin nahi den saihesbidearen proiektuak zeresana ematen segitzen du. Iazko abenduan Arabako Foru Aldundiak jakinarazi zuen proiektua behin betiko onetsi zuela eta haren xehetasunak eman zituen: 5´4 kilometroko ibilbidea trenbidearen eta Nerbioi ibaiaren artean joango zen, Amurrioko eta Urduñako saihesbideak elkartuz. Aurrekontuari dagokionez, 25 milioi euro ingurukoa izango dela adierazi zuen.

Orduan, Saratxoko administrazio-batzarreko presidente Lourdes Cuadrak adierazi zuen egin behar ziren desjabetzeen inguruan “herritarrek daturik ez zeukatela”, eta ez zekitela “zenbat etxe eraitsiko ziren”. Otsailean, berriz, proiektuaren kontrako zenbait pankarta agertu zen ziren herrian. Gogoratu behar dugu 2006. urtean ere arazoak egon zirela, eta auzokoek hainbat helegite aurkeztu zutela.

Oraingoan, proiektua onetsi zenetik hiru hilabete joan direnean, Saratxoko administrazio-batzarrak modu ofizialean eskatu dio aldundiari “proiektua geldiarazteko”. Auzokideek aldundiari esan diote euren ustez proiektu honek “konponbide agresiboa” planteatzen duela, eta eskatu diote “alderdi sozialean, materialean eta ekonomikoan gastu txikiagoa dakarren proiektu bat” aurkezteko. Administrazio-batzarraren arabera, aldundiak aurkeztu duen proiektua ez da Saratxoko herritarren gustukoa, baina ezta Larrinbe, Lezama eta Lekamañako herritarren gustukoa ere; horren harira, gogoratu diote 2006an antzeko proiektu bat geldiarazi zela, eta adierazi dute ez daudela errepidea berritzearen aurka, proiektu zehatz honen aurka baizik.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>