San Sebastian baselizan bilduko dira okondoarrak asteburuan

Irudiak

Okondoko San Sebastian baseliza
Okondoko San Sebastian baseliza

Bideo erlazionatuak

Ostirala hilak 20 eta larunbata, hilak 21, Okondoko San Sebastianen izenean eraikitako baselizan izango da festa.
Urtero legez, Urtarrilaren 20a iristen denean Okondar guztiak eta baita inguruko herrietakoak ere Otaola auzoan dagoen San Sebastianen baselizara igotzen dira egun handia ospatzera. Santuaren egunean eta baita hurrengo egunean ere igotzen da, izan ere, ostiralean eta baita larunbatean ere, eguerdiko 12:30etan meza santua ospatuko da. Horretaz gainera, giro bikaina izaten da mendian. Trikitilari, musikari eta jakina, ermitaren ondoan piztuko diren su txoko beroak, ogia eta baita bazkari eta edariak eramaten dituzten hainbat herritarrek gozotu egingo dute eguna. Goizean goizetik, mendialdera igo eta iritsi bezain pronto kanpaia jotzea da ohitura, ondoren hamarretako gozoa jan, indarrak hartu eta aspaldiko lagunekin tertulia egiteko aukeraz gozatzen da. Meza 12:30etan ospatuko da eta ondoren jaiak bizirik eta martxan dirau arratsalde partera arte. Jaisteko orduan, aspaldidanik ohitura bilakatu da eukalipto zuhaitz bat moztu eta herriko tabernetara joatean berarekin barruraino sartzea. Egunaren bukaeran, motozerrarekin zuhaitza txikitu eta taberna batean uzten da beheko suan erabili ahal izateko. Jaiarekin urte-urte aurrera jarraitu ahal izateko zozketa bat egiten da horrela, jasotako diruarekin jaiaren gastuei aurre egiteko laguntza jasotzen da.

Iruzkinak

Mugan jarriko ditugu ostopoak, triperoei kanpoan usteko!!

Sumau (eta ez errestau), okondoarrok oro har: prestatu txorizo ugari hara joango garelako laudioarron erdia!! "Markuartu-day" inbasioa gain-gainean duzue...

Jai ederra. Okondon dagoen jairik herrikoiena da, oso polita. Gora San Sebastian!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>