San Martin jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Irudiak

Iaz herri arteko herri kiroletan Lezamako taldean parte hartu zuten pertsonak / Iñaki Ibarrola
Iaz herri arteko herri kiroletan Lezamako taldean parte hartu zuten pertsonak / Iñaki Ibarrola

Bihar, ostirala, eta etzi, larunbata, Lezamako jaiak ospatuko dituzte Briska txapelketa batekin, kontzertuekin, herri kirolekin eta dantzaldi batekin, besteak beste.

Jaiak bihar, ostirala, hasiko dira 12:00etan San Martinen aldeko meza batekin eta 14:00etan 65 urtetik gorako lezamatarren bazkaria izango da. 17:00etan Herriko Briska Txapelketa egingo dute Lezamako herritarren artean. 21:00etan txokolatada egingo dute eta 00:O0etan diskodantza egongo da.

Hurrengo eguna, azaroak 12, umeentzako jokoekin hasiko da17:30ean eta 19:30ean herri arteko herri kirolak egongo dira. Bertan, Lezama, Baranbio eta Larrinbeko auzokideek parte hartuko dute.

Gaueko 22:00etan herri afaria egongo da. Txartelak 10 euro balio ditu eta momentuan bertan erosi ahal izango dira. Ondoren, EGAN taldeak joko du.

Bestalde, Lezamako jai batzordeak karpa bat jarriko du eta elizako arkupean txosna egongo da. Gainera, 23:30ean Amurrioko elizatik autobusak aterako dira eta itzulera 05:30ean izango da. Jende asko egonez gero autobusa Amurriora itzuliko da haien bila. 

Iazko jaietako Argazki galeria

Iruzkinak

uste dut bi egunetan jarriko dutela autobusa

Aupa, autobusa noiz jarriko dute, larunbatean, ostiralean edo bi egunetan? Eskerrik asko!

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>