San Julian Jaiak hastear dira

Irudiak

Jaietako kartela
Jaietako kartela
Txerri hanken txapelketako kartela
Txerri hanken txapelketako kartela
Mus txapelketako kartela
Mus txapelketako kartela

Izoriarrak, datozen egunotan, jai giroan murgilduta egongo dira; izan ere, urtero legez, San Julian jaiak ospatuko dituzte.

Jai batzordeak, antolatu dituzten ekimenen berri eman digu eta guk Aiaraldea osoari luzatu nahi dizkiogu.

Bihar hasiko dira jaiak. Errege Magoen eguna

Jaiei hasiera emango dien txupinazoaren ostean, odolostearen igoera egingo dute. Eguerdian meza nagusia ospatuko da, eta Ekialdeko Hiru Erregeek parte hartuko dute bertan; gainera ondo portatu diren herriko umeei opariak banatuko dizkiete.

Bazkal aurretik euskal dantzen unea izango da; eta arratsaldean, berriz, umeentzako jokoak eta txokolatada egongo dira.

Urtarrilaren 7a, San Julian eguna

Goizean goizetik Txerri Hanka Txapelketan parte hartu ahal izango dute 10:30ak baino lehen izena emandakoek. Txapelketaren oinarriak bereziki horretarako egin duten kartelean agertzen dira; hala ere, parte hartzaile guztiek oparitxo bat izango dutela aurrera dezakegu.

Eguerdian, suziri jaurtiketa eta kalejira egingo dituzte herritik zehar; baita meza ospatu ere.

Gau partean, ordea, odoloste dastaketaz gozatu ahalko da; eta eguna bukatzeko, Hakker taldearen eskutik berbenan dantzatzeko aukera egongo da.

Urtarrilak 14 eta 15

Egun hauetan, mus txapelketa jokatu eta jaiei amaiera emateko odolostearen jaitsiera egingo dira hurrenez hurren.

Beraz, egun hauetarako planik ez dutenek, jakin dezatela Izoriako herriak bere jaietan parte hartzera gonbidatzen dituela.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>