San Jorge jaiak ospatu dira Artomañan

Irudiak

Artomaña, Nerbioiko arroila atzean duela
Artomaña, Nerbioiko arroila atzean duela
mus txapelketa Artomañako txokoan
mus txapelketa Artomañako txokoan

Asteburu honetan Artomañako bazterrak ohiko lasaitasuna alde batera utzi eta jai giroan murgildu dira. Urtero legez, herriko zaindaria den San Jorgeren omenez jaia antolatu baitute Artomañako biztanleek.

Ostiralean eman zitzaien hasiera ospakizunei, patroiaren omenezko meza egin zen goizean eta ondoren hamaiketakoa izan zen trikitixek girotua, arratsaldean erromeria egin zelarik.

Atzo, San Jorge egunez, Briska eta Mus txapelketak egon ziren herriko txokoan eta gauez inguruko musika taldeek kontzertua egin zuten.

Gaurko ere zenbait ekintza daude prestatuta, goizean meza kantatua egin da eta ondoren trikitixek girotutako hamaiketakoa izan da, arratsalderako haurrentzako jolasak antolatu dituzte.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>