San Antonio jaien ospakizun gehiago igandean Garrastatxun

Irudiak

XII. Garrastatxuko Ibilaldia iragartzen duen kartela. / Mendiko Lagunak
XII. Garrastatxuko Ibilaldia iragartzen duen kartela. / Mendiko Lagunak

Pasa den larunbatean Garrastatxuko baselizan mintzaldi bat egin zen arratsaldeko 20etan, geroxeago, afari batez gozatu zuten bertaratukoek.

Igande honetarako, ordea, jarduera gehiago antolatu izan dira. Hasteko, goizeko 8.30etan Mendiko Lagunak 12. urtez antolatzen duen Garrastatxuko Ibilaldia hasiko da. Aurtengo ibilaldiak 21 kilometro dauzka eta Garrastatxu- Katxabaso- Arbaitza- Kolometa- Ubixeta- Oderiaga- Garrastatxu izango da partaideek egingo duten ibilbidea. 11ak aldera lehendabiziko patata-tortilla txapelketa egingo da eta 12etan Garrastatxuko baselizan meza izango dute.

Jaiarekin jarraituz, 12.30etan ahuntz eta ahuntz-gazta dastapena egongo da. 13ak aldera herri kirol erronkak egongo dira eta 14.30etan herri bazkaria.

Igandeko bazkarian parte hartzeko 665710750 zenbakira deituz erreserba egitea beharrezkoa da eta ekainaren 11 baino lehen Baranbioko Batzar Administratiboaren idazkaritzan. Hordago edo Okeluri jatetxetan baleak hartu beharko dira.

Aurten, ez da azken urteotan arrakastatsua izandako Ahuntz Eguna ospatuko, abeltzainek abeltzain ferietara Arabako Foru Aldundiak  aurkeztutako Otsoa Kudeatzeko Plana dela-eta egiten ari diren boikota dela-eta.

Iruzkinak

Parte hartzeko izena goizean bertan 8ak aldera irteera ordura arte eman behar da.
Irteera 8.30etan izango da.

Kaixo,

Parte hartzeko izena aldez aurretik eman behar da edo goizean bertan izena eman daiteke? Horrela bada, ze ordutan hasten da izen-emate ordua?

Eskerrikasko

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>