Quetzal ibilbidea programaren parte hartzaileak Aiaran egon ziren atzo

Irudiak

Gazteek Beotegitik Kexaara egin zuten ibilbidea / Enara Biguri
Gazteek Beotegitik Kexaara egin zuten ibilbidea / Enara Biguri
Quetzal ibilbideko parte hartzaileak Kexaan / Enara Biguri
Quetzal ibilbideko parte hartzaileak Kexaan / Enara Biguri
Falkoneria erakustaldia / Enara Biguri
Falkoneria erakustaldia / Enara Biguri

Miguel de la Quadra-Saldedok gidatutako espedizioak Kexaako monumentu multzoa bisitatu zuen atzo arratsaldean. Guztira, 53 herrialde batzuen eta besteen 225 gazte egon ziren Kexaako monumentu multzoa bisitatzen.

Beotegitik hasita, eta Josu Artetxe Aiarako alkateak lagundurik, XVI. Quetzal Ibilbidea programaren XVI. edizioan parte hartzen duten 16 eta 17 urte bitarteko 225 gazte iritsi ziren Kexaara. Bertan, Federico Verastegui kultura diputatu ohiak “Pedro Lopez Ayala politikari, kronikagile eta bidaiaria” hitzaldia eman zuen.

Ondoren, Adatsaren Ama Birginaren dorre-kaperan eta San Joan Bataiatzaile XVI. mendeko elizan egon ziren gazteak. Gainera, Fernan Perez Aiarak eraiki zuen XIV. mendeko jauregi gotortuan aurkitzen den Arte Sakratuko Museoa ere bisitatu zuten eta azkenik, leonetik etorritako falkoneria talde baten erakustaldi bat ikusi ahal izan zuten.

Kexaako Monumentu Multzoa 1984. urtean izan zen katalogatua Euskadiko Monumentu Nazional moduan, Erdi Aroko izaera sendoak oraindik mantentzen dituelako. Bere kokapen etrategikoa dela eta, defentsarako leku bihurtu zen Kexaa Erdi Aroan.

Aipatutako Adatsa Ama Birginaren dorre-kapera Pedro Lopez Aiala kantzilerraren eta haren emazte Leonor Guzmanen aginduz eraikia izan zen eta haien hilobiak bertan aurkitzen dira. 1378. urtean moja domingotarren komentu bat sortu zen bertan eta egun klausurako mojak bizi dira.  

Quetzal ibilbidearen informazioa hemen  (gaztelaniaz)

Iruzkinak

Nolatan aurten Juan Carlos espainiako erregeak ez dituen bisitatuko, Bilduk bisitatu zituen jeje. http://bit.ly/r30yNS

BBVA, Espainiako Armada… zelako tropel imperialista, etika, soliraritatea eta printzipioak zabaltzen homen dutenak…
Gizartea horrelako gizarte jarduerekin otzandu nahi gaituzte haien elitista progamak salduz. Ba al zenekien zirko honetan parte hartzen dutenen gazteen %50 banketxeko langileen seme-alabak direla?
Armada Euskal Herrian, ez eskerrik asko…

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>