"Pospoloaren enkantea", 300 urteko ohitura ospatuko da berriz ere larunbatean

Irudiak

Pospolo baten argitan egiten da enkantea (Argazkia> Daniel Rocal)
Pospolo baten argitan egiten da enkantea (Argazkia> Daniel Rocal)

San Anton jaiaren bueltan, hainbat dira Baranbion antolatutako ekitaldiak, baina “Pospoloaren enkantea” bezala ezaguna dena da akaso jai ospakizun honen ardatza. Enkanteak 300 urteko historia du dagoeneko.  

Baranbioko herritarrek pospolo baten argipean txerriaren okelagatik euren eskaintzak egiten zituzten San Anton baselizan, zer eta ardoa txerri okela jasotzeko trukerako gai erabilita.

Aztarna Elkarte Etnografikoko Luiso Lopezen esanetan, "antzina, herritarrek bertan hartutako txerri okela San Anton baselizan bertan jaten zen, orain baina, herritar taldeek euren bazkarietarako gordetzen dituzte enkantean  lortutakoak". Ohitura honen berri bertatik bertara jaso nahi duenak Baranbion izango du zita urtarrilaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 20:30ean.

Baina enkante bitxi hau ez da jai egunaren ospakizunetarako Baranbion antolatutako ekitaldi bakarra izango. Arratsaldean bertan, 18:30ean Haurrentzako Igel Jaurtiketa Txapelketa izango da bertan, eta segidan (19:30ean) V. San Anton Igel Jaurtiketa Txapelketa.

Enkantearen ondoren herri afariaz gozatzeko aukera izango da (22:30ean) eta 23:15ean, Kanpai Irualketa. Gaua girotzeko erromeria ere izango da Baranbion, eta ordu txikietan indarrak berreskuratzeko, Txintxortada, goizaldeko 03:30ean.

Urtarrilak 17an, astelehena, San Antonen ohorezko meza izango da.

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>