Pirulo Monster Txou ikuskizunari “beste buelta bat” emango diote Antzokian

Irudiak

Pirulo Monster Txou ikuskizunaren kartela
Pirulo Monster Txou ikuskizunaren kartela
Pirulo Txou Laudioko Antzokian, Pirulo Fútbol Txou ikuskizuna aurkezten
Pirulo Txou Laudioko Antzokian, Pirulo Fútbol Txou ikuskizuna aurkezten
Pirulo Monster Txou ikuskizunari “beste buelta bat” emango diote Antzokian

Bihar eskainiko dute kontzertua, gaueko hamaiketan

Aurtengo Laudioko Jaietan estreinatu den Pirulo Monster Txou ikuskizuna berriz ikusteko aukera egongo da bihar, Laudioko Antzokian, gaueko hamaiketan. Abestiak jaietan aurkeztutako berdinak izango diren arren, ikuskizunaren formatua aldatu egingo da, Iñaki Moskoso Pirulo Txouko abeslariaren arabera. “Beste buelta bat emango diogu ikuskizunari”, dio abeslariak.

Moskosok adierazi du Berakatz Egunean eskainitako ikuskizunarekin “pozik” geratu zirela, nahiz eta soinua ona ez izan soinu ekipoa zela eta. “Ahotsa oso garbi entzuten zen, baina instrumentuak oso baxu entzuten ziren”. Hala, biharko ikuskizunean soinu hobeagoa izatea espero dute.

Laudioko Antzokian jotzen duten 6. aldia izango da biharkoa. Eta Pirulo Monster Txou ikuskizuna leku gehiagotan aurkezteko asmoa dute, nahiz eta oraindik ezer loturik ez izan. 2012ko Pirulo Txoua prestatzeari ekingo diote gainera. “Irailean hasiko gara gure ideiei forma ematen”, dio Moskosok.

Pirulo Txou ikuskizuna Jose Luis no me mires con el Ojo de Cristal talde laudiarrak antolatzen du Canal 58rekin batera. Abesti ezagunei letra aldatzen diete, Laudiorekin zerikusia daukaten gaiak umoretsuki jorratuz. Abestiak esketx, bideo, bakarrizketa eta abarrekin tartekatzen dituzte, “Humor Radical Basto” delakoa baliatuz. 20 urte baino gehiago eman dituzte taula gainean

Gehitu iruzkin bat

  1. Modu zuzen edo traketsean izan, euskarazko testuak onartuko dira soilik.
  2. Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  3. Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak neurriak hartuko ditu, iruzkina ezabatzea barne.
  4. Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu.
Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400 94 656 85 54 Aiara etorbidea 9 Amurrio , Araba , 01470 945 06 66 84 >
>
>